V. Enkantea egingo dute maiatzaren azkenengo igandean

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko mai. 21a, 08:32

Azken urteetan ohikoa den moduan, maiatzaren azkenengo igandean, aurten maiatzaren 25ean hain zuzen ere, Aretako Enkantea egingo dute. Eguerdiko 12:00etatik aurrera Aretako plaza berrian ikusgai egongo dira eskuragai izango diren produktu guztiak; jakiak, jostailuak, kamisetak musika CDak eta bestelako produktuak, besteak beste. Edari eta pastelak ere ugariak izango dira, baita itsaski-jana ere.

Azken urteetan ohikoa den moduan, Maiatzaren azken Igandean, aurten Maiatzaren 25ean hain zuzen, Aretako Enkantea ospatuko dute. Eguerdiko 12:00etatik aurrera Aretako plaza berrian ikusgai egongo dira eskuragai izango diren produktu guztiak; jakiak, jostailuak, kamisetak musika CDak eta bestelako produktuak besteak beste. Edari eta pastelak ere ugariak izango dira, baita itsaski-jana ere.

12:30etatik aurrera eta meza ostean, enkanteari hasiera emango diote eta aukeratutako produktuen alde egiteko unea izango da. Era berean, merkatu txiki bat egongo da hainbat produkturekin eta oso prezio onean. Horretaz aparte, goiz guztian zehar pandero joleak ibiliko dira kalejiran eta eguerdi partean, plazan, txosna zabalik egongo da pintxo eta edariekin.

Elkarlanean

Aurtengoa, enkantea ospatzen den 5. urtea da eta aurrera atera ahal izateko ezinbestekoa da herriaren laguntza. Izan ere, bertan egoten diren produktuak jendeak, denden eta enpresek ematen dituztenak dira. Hortaz, dirua biltzeko eguna izateaz gain, jai eguna ere bilakatu da Aretan eta guztion elkarlanarekin jaiei bultzada bat ematen saiatzen dira.

Hala ere, jarduera honen helburu nagusia jaietarako dirua lortzea da, Santa Ana jaiak ez ezik, urtean zehar egiten diren beste hainbat ekimen aurrera ateratzea lortzen dute, egun honetan lortzen duten diruari esker.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide