aiaraldea.eus

Carlos Gutierrez, munduko probarik gogorrenaren parte-hartzaile

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco

Egun hauetan Sableseko Maratoriaren 29. edizioa ospatzen ari da Saharako Basamortuan. Carlos Gutierrez artziniegarrak proba horretan parte hartzen duen hirugarren aldia da. Pasa den astelehenean lehenengo etaparekin hasiera eman zioten lasterketari eta Carlos 657. postuan igaro zuen helmuga, 1.169 parte hartzaileetatik. Atzo, etaparik luzeena burutu zuen, 81 kilometrokoa, eta 384. postuan ailegatu zen, 16 ordu eta 5 minutu basamortutik ibili ostean. Sailkapen orokorrean 435. postuan doa, igandetik 38 ordu lasterketan egon ondoren.

Oinezko lasterketa hau, etapa desberdinetan banatuta dago eta erritmo askatasuna dauka. Parte hartzaileek, 240 kilometroko bataz besteko distantzia ibili behar dute guztira. Kirol proba bat da, askorentzat munduko gogorrena, baina batez ere erronka pertsonala bezala hartzen dute parte hartzaileek; beroa, distantzia, basamortuaren area eta gogamenaren aurkako borroka jarraituan dabiltza egunero. 

Lasterketari buruzko informazio gehiago, helbide honetan eskuragarri: www.darbaroud.com/fr

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa