UKML. Bi eta huts.

Erabiltzailearen aurpegia

Gaueko 12tan atera nintzen lanetik. Puntual behingoagatik. Ideia kotxea hartu eta Arakaldora hurbiltzea zen, ‘Drag Queen’ ikuskizun bat eta Garilak26 erromeria ikusteko asmotan. Total, ohikoa den lez, 5 lagunetik 2 mantendu ginen manborako prest; beste hiruek itsasontzitik salto egin eta ozeano zabalean zehar Madagaskarreraino ihes egin zuten.

Ibilgailu automotorizatua gidatzeko erronka niri egotzi zitzaidan: etxera joan, giltza hartu eta errepideratu. Lasai gindoazen ‘RNE 3’ kateak gure belarrien hustura betetzen zuen bitartean; baina, hara zer sorpresa, Areta pasata (BEREHALA JAIAK!!), Dia hipermerkatuaren parean konoak, argi urdinak eta, finean, alkoholemia kontrola aurkitu genuenean! Alkandora eta betaurrekoak neramatzan eta zahar-kotxe bat gidatzean nuen (kontuz! Ez kotxe zahar bat). Formal itxurako mutila, ziurrena ez gelditzea zen.

-          Gabon! Control preventivo de alcoholemia. Puede estacionar ahí el vehículo?

Viva la Pepa! Gau hartakoek nire bizarrari, belarritakoei eta gazte plantari erreparatu zioten baina! Zorionez, Urduñatik bueltan ere gelditu ninduten duela ez asko; beraz, jokaldia zein zen banekien, eta eskatu aurretik paper guztiak kotxetik dantzan zebiltzan. Ti ta, guztia eskura! Jarraian beste ertzain bat hurbildu zitzaidan. Putz egiteko GameBoy erraldoia leihatilatik sartu eta: “sople hasta que la luz verde se apague”. Nik aire zurrunbilo batekin erantzun nion… trrrrr… 0,00! Ou yeah! Zaskapunba!! The Master of the World!! Ospatzeko Arakaldora iritsi bezain pronto Biosolan bat!! Tipoa furgonetara bueltarako bidean goibel zihoalakoan nago.

Bien bitartean, agente jaunak (ez zen emakumerik) bueltaka zeramaten emandako dokumentazioa: trakets ala 0,00 emateagatik mendekuan, baina gidabaimena itzultzeko ordu-laurden inguru egon ziren, eta beste bost edo hamar minutu NA txartelarekin. Badaezpada, igerilekutakoa, liburutegikoa eta gazte-txartela prest nituen. Dena dela, txarrena zera zen: kotxeko ispilutik gelditzen ez zituzten gidari guztiak ikusten nituela. Dozenatik gora igaroko ziren, baina beraiek ez zuten nire alkohol edale fin itxura, dirudienez. Azkenik, Parking-ean buelta eman, eskuarekin baldar koadrila hura agurtu eta Garilak26 ikustera. Goizeko ordu-bata dagoeneko.

Ikusitakoa ikusita, une honetan markagailua honela dago: Uztaik 2 – Alkoholimetroak 0,00.

Gora Arakaldoko Jaiak!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide