Gaur abiatuko da .eus domeinua errotzeko kanpaina berria

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko ira. 15a, 16:37

#Markatupuntueus lelopean, euskal komunitate linguistikoa Interneten ordezkatzen duen domeinua  zabaltzeko kanpaina gaur bertan abiatuko da. Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta.

#Markatupuntueus lelopean, euskal komunitate linguistikoa Interneten ordezkatzen duen domeinua  zabaltzeko kanpaina gaur bertan abiatuko da. Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta.

Abendua urtebete beteko da .eus domeinua erregistratzeko aukera ireki zenetik, eta bitarte horretan 4.000 domeinutik gora erregistratu dira, tartean gurea, Aiaraldea Komunikazio Leihoarena. Marka hori lortuta,  PuntuEUS Fundazioak ahalegin bat egin gura du oraindik .EUS domeinua eskuratu ez duten enpresak, establezimenduak, erakundeak edota kultur taldeak erregistratzera animatzeko. Kanpainaren leloa #markapuntueus traola izango da eta eta bere helburua da .EUS gizartean errotzea eta sarean gehiago ikusiaraztea.

.EUS domeinua erregistratu ahal izateko baldintza bakarra dago: web gunean edukien zati bat euskaraz izatea edota euskaraz izan ez arren, euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak izatea. Oraingoan, kanpainaren bidez Fundazioak gizarteari zera galdetzen dio: zer marka nahi duzu .EUS izatea? Parte hartzeko, nahikoa da marka horri argazkia atera –edozein euskarritan- eta sareratzea #markatupuntueus traola erabiliz. Kanpaina irailaren 15etik urriaren 15era luzatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide