Dena prest Peregaña Igoeraren 2. ediziorako

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko eka. 30a, 07:22

Erretes Lantenoko mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da 18:00etan, herriko jaien baitan. Peregaña mendira joan-etorria egin beharko dute korrikalariek, 11,4 kilometroko ibilbide batean.

Bost egun besterik ez dira falta Peregaña Igoera mendi lasterketaren bigarren edizioa dela-eta Erretes Lantenoko plaza eta bideak betetzeko. Larunbatean jokatuko da proba, 18:00etan, Erreteseko jai batzordeak antolatuta, Ganzorrotz mendi taldearen laguntzaz, eta Kon Sport, Laboral Kutxa, Clariant eta beste laguntzaile askoren babesarekin

Erretes Lantenoko mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da 18:00etan, herriko jaien baitan. Peregaña mendira joan-etorria egin beharko dute korrikalarien, 11,4 kilometroko ibilbide batean.

Bost egun besterik ez dira falta Peregaña Igoera mendi lasterketaren bigarren edizioa dela-eta Erretes Lantenoko plaza eta bideak betetzeko. Larunbatean jokatuko da proba, 18:00etan, Erreteseko jai batzordeak antolatuta, Ganzorrotz mendi taldearen laguntzaz, eta Kon Sport, Laboral Kutxa, Clariant eta beste laguntzaile askoren babesarekin

Lasterketa azkarra da Peregañakoa, aldapa gogorrekin, eta ez oso teknikoa. Ibilbidea iaz baino apur bat luzeagoa izango da, 11,4 km guztira, hasierako kilometroak Amusko mendiaren magaletik egingo direlako, basabide batetik; gainerakoak iazko ibilbide beretik egingo dituzte, Peregañako tontorrera igota (628 m) eta Beotegitik jaitsiz atzera ere Erreteseraino. Guztira 600 metro inguruko desnibel positiboa gainditu beharko dute parte-hartzaileek.

Inskripzioa doan

Izen-emateari dagokionez, doakoa izango da eta egunean bertan egin beharra dago lasterketa hasi eta ordu laurden lehenago arte irteera-puntuan ipiniko den mahaian. Sariak egongo dira lehenengo bost sailkatuentzat nesken eta mutilen kategorian, eta lehenengo aiararrentzat ere saria egongo da.

2014an izandako arrakastari eutsi nahian

Iazko edizioan izandako arrakastari eustea da jai batzordearen asmoa, 2014an ia ehun lasterkari batu baitziren Erretesen, tartean proba irabazi zuen Manuel Merillas, mundo osoko mendi korrikalari onenetako bat. Eskualdeko eta inguruetako atleta asko ere bertan izan ziren, maila guztietakoak. Izan ere, edonorentzako moduko lasterketa da Peregaña Igoera, eta mendiko lasterketetan hasteko oso egokia.

Jai-egitaraua beterik

Baina mendi-lasterketaz gain, asko dira zapatuan Erretesen izango diren ekitaldiak; jaiei 12:00etan emango zaie hasiera, eta eguerditik aurrera tailerrak, puzgarriak eta umeentzako jarduerak egongo dira, bai eta paella lehiaketa eta “krisiaren kontrako” poteoa. Arratsaldez berriz, mus txapelketareb txanda etorriko da 17:00etan, eta lasterketaren ondoren Aiara Dantza Taldearen emanaldia eta parrillada herrikoia. Amaitzeko, txikientzako disko-festa izango da 22:00etan, eta ondoren Bittor Gomezek eskainitako dantzaldia ordu txikiak arte.

Informazio gehiago duzue Peregaña Igoeraren FB orrialdean.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide