Udaleko ordezkariek ustelkerariaren aurkako kode etikoa sinatu beharko dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko eka. 4a, 10:16

Orozkoko talde politikoek bat egin dute maiatzean aho batez onartutako ustalkeriaren kontrako kode etikoarekin. Eudelek garatutako jarduera onaren kodeari bederatzi puntu gehitu zaizkie.

Orozkoko talde politikoek bat egin dute maiatzean aho batez onartutako ustalkeriaren kontrako kode etikoarekin. Eudelek garatutako jarduera onaren kodeari bederatzi puntu gehitu zaizkie.

Bederatzi dira Orozkoko Udalak Eudelen jokabide kodeari gehitu dizkion puntuak, talde politiko guztien babesarekin -Adie, EAJ eta EH Bildu-. Kode hori laster osatuko den udalbatza berriak ere sinatu beharko du, helburu jakin batekin: herritarrak haien ordezkarien jokabidearen aurrean babestea, edo beste modu batera esanda, “herritarrak seguru egon daitezen haien ordezkari diren pertsonen jarduerarekin”.

Ustelkeriaren aurkako neurriak

Puntu berri hauetako gehienak ustelkeriaren aurkako neurriak dira. Hala, kargu publikoek konpromisoa hartzen dute jokabide ustelarengatik  abian jartzen diren ikerketak sustatzeko, bai eta fiskaltzarekin eta justiziarekin kolaboratzeko.

Era berean, kargua uzteko konpromisoa ere hartzen dute, baldin eta administrazioarekin lotutako edozein delitu egozten bazaie. Arrazakeria, xenofobia edo genero-indarkeriako akusazioak ere dimititzeko arrazoia izango dira.

Ordainsariak eta diru kontuak

Kargu publikoek jasotako ordainsariei dagokienez, Orozkoko Udalak jakitera emango ditu, bai zenbatekoa bai ordainsariaren justifikazioa.

Gainera, ez da dirurik jasoko udaleko edo sozietate publikoetako batzarretara joatearren. Horren harira, ezartzen da udalak errazte egingo duela oposizioko taldeetako kideak sozietate publikoetako administrazio kontseiluetan parte hartzea.

Azkenik, beharrezkoa denean, talde politikoek kanpoko ikuskaritza egingo diete haien diru-kontuei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide