Aiaraldear ugarik parte hartu dute Monegros Mendi Bizikletako Maratoian

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko mai. 5a, 09:18

Eskualdeko 30 lagun baino gehiago joan ziren Sariñenara apirilaren 25ean. Iagoba Izaga amurriarra izan zen haien artean azkarrena, 150. postuan sailkatuta.

Monegroseko mendi bizikletako maratoia estatu osoko probarik klasikoenetako bat da eta urtero urtero milaka parte-hartzaile hartzen ditu Aragoiko “basamortu” horretako parajeak zeharkatzen dituen ibilbideari ekiteko prest.

Eskualdeko 30 lagun baino gehiago joan ziren Sariñenara apirilaren 25ean. Iagoba Izaga amurriarra izan zen haien artean azkarrena, 150. postuan sailkatuta.

Monegroseko mendi bizikletako maratoia estatuko osoko probarik klasikoenetako bat, eta urtero urtero milaka parte-hartzaile hartzen ditu Aragoiko “basamortu” horretako parajeak zeharkatzen dituen ibilbideari ekiteko prest. Aurtengoan 7.000 lagunetik gora izan dira maratoi (123 km) zein maratoi erdiko (73 km) modalitateetan aritu diren txirrindulariak, gehienak distantzia luzeko proban.

Sariñenako helmuga zeharkatu duten guztien artean ez dira gutxi izan Aiaraldetik joandakoak. Denera 30 lagun inguru lehiatu dira Monegrosen, gurean mendiko ziklismoak zaletu asko dituen seinale. Laudioarrak izan ziren haietako asko , eta Amurriotik ere kuadrillatxo bat bertaratu zen. Baina beharbada aipagarriena da urduñarren presentzia; izan ere, Gualdetxu MTB Taldeak “espedizioa” antolatu zuen eta kuadrilla handia batu zen Monegrosera joateko, 17 pertsona, laguntzaileak ete guzti.

Kirol-emaitzei dagokienez, Aiaraldeko txirrindularien artean arinena Iagoba Izaga amurriarra izan zen. Iagobak eta 4 ordu eta 28 minutuan bete zuen maratoia, David Castañera irabazlearengandik 26 minutura, eta 150. postuan sailkatu zen. Lasterketa itzela inondik ere. Sergio Marigorta urduñarrak ere oso lasterketa ona bete zuen, 4:51ko denborarekin 572. postuan sailaktuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide