Ostalaritzan euskara indartzeko “Giro Onean” kanpaina aurkeztuko da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko api. 10a, 10:13

Ostiral honetan, apirilak 12, “Giro Onean” izeneko kanpainaren aurkezpen-ekitaldia egingo da Guardiako Villa Lucia ardoaren erakustokian. Kanpaina Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren ekimena da eta Arabako herri guztietan jarriko da martxan, Amurrion eta Laudion izan ezik. Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, eta bertara hurbilduko dira ostalaritzaren sektoreko eragileak zein arduradun politikoak.

Ostiral honetan, apirilak 12, “Giro Onean” izeneko kanpainaren aurkezpen-ekitaldia egingo da Guardiako Villa Lucia ardoaren erakustokian. Kanpaina Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren ekimena da eta Arabako herri guztietan jarriko da martxan, Amurrion eta Laudion izan ezik. Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, eta bertara hurbilduko dira ostalaritzaren sektoreko eragileak zein arduradun politikoak.

Ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina hau Gasteizen iaz lema berberarekin abian jarri zenaren ildotik doa, eta bere xedea da lurralde osoko  “jatetxe, taberna, ostatu, hotel, landetxe eta upeltegietan euskararen erabilera eta presentzia indartzea”. Aiaraldeari dagokionez, esan bezala, Artziniegan, Aiaran eta Okondon abiaraziko da, izan ere, Laudio eta Amurrio euren euskara-zerbitzuak dituzte eta horien bitartez bideratzen dira kanpainak, ekimenak eta neurriak.

Kanpaina honen bidez, besteak beste, doako itzulpen zerbitzua eskaintzen zaie ostalaritzako establezimenduei, menuak, kartak, tarifak eta abar euskaraz ere jartzeko. Euskara ikasteko diru-laguntzak ere eskaintzen dira, bai eta bestelako material batzuki. Euskaraba web atarian material horietako batzuk zuzenean deskargatzeko aukera dago. Informazio gehiago nahi duten ostalariek ostalari@artez.net helbidera jo dezakete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide