Amurrio Klubeko gazteek Euskal Liga jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko uzt. 16a, 09:36

Bi urtez mailaz igo ostean, datorren denboraldian Euskal Ligan arituko da Ohorezko Gazte Mailako taldea orain arteko taldearen oinarriari eutsita. Ligari irailaren 7an ekingo diote.

Bi urtez mailaz igo ostean, datorren denboraldian Euskal Ligan arituko da Ohorezko Gazte Mailako taldea orain arteko taldearen oinarriari eutsita. Ligari irailaren 7an ekingo diote.

Maiatzean denboraldi ikaragarri on bati bukaera ezin hobea jarri zion Amurrio Klubeko gazteen taldeak, Euskal Ligara igotzeko zuzeneko txartela eskuratuta. Azken jardunaldira arte itxaron behar izan zuen, azken txanpan lehenengoen arteko lehia estutu zelako, baina hogeita sei jardunaldiz jarraian lider izan ziren amurriarrak, eta azkenean saria ondo merezita lortu zuten.

Elhassan Arakraki entrenatzaileak adierazi duenez, denboraldi-hasieran klubak ez zion helburu jakinik jarri, eta ez zuen uste halako arrakasta lortuko zutenik; baina emaitza onak elkarren segidan etorri eta azkenean zuzeneko txartela eskuratu dute 2014-2015ean Euskal Ligan jokatzeko. Erronka handi horri heltzeko prestaketa abuztuaren 11n hasiko dute, eta hilabete eskas geroago, irailaren 7an hain zuzen ere, ligako aurreneko norgehiagoka jokatuko dute.

Plantillari dagokionez, Arakrakik taldea zuzentzen jarraituko du, eta taldearen oinarria ere beretsua izango da, guztira aurreko denboraldiko 14 jokalarik jarraituko dute eta.

Adina dela-eta 6 jokalarik utziko dute taldea, horietako bik lehen taldearekin egingo dute aurre-denboraldia, beste bi CD Orduñara joango dira, beste batek futbola utzi nahi zuen eta azkenengoak areto-futbolean arituko da. Hutsune horiek betetzeko Kaskagorri taldeko jokalariren bat sartuko da taldean, Bizkaian jokatzen duten Amurrioko beste futbolari  bi fitxatuko dituzte. Baliteke CD Laudiotik beste bi jokalari ere fitxatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide