Peregaña Igoera, Erretes Lantenoko jaietako nobedade nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko eka. 27a, 09:36

Uztailaren 5ean, herriko  jaien barruan mendi-lasterketa egingo da lehenengo urtez. 18:00etan abiatuko da plazatik eta 10,350 m izango ditu. Egun osoan izango dira ekitaldiak.

Uztailaren 5ean, herriko  jaien barruan mendi-lasterketa egingo da lehenengo urtez. 18:00etan abiatuko da plazatik eta 10,350 m izango ditu. Egun osoan izango dira ekitaldiak.

Erretes Lantenoko jai-batzordeak herriko jaietako egitaraua aurkeztu berri du, eta jakitera eman du aurten lehenengo urtez Peregaña Igoera izeneko mendi-lasterketa egingo dela. Lasterketa jai-batzordeak antolatzen du Aiaratur eta Artziniegako Ganzorrotz mendi taldearen laguntzaz, bai eta hainbat babesleren kolaborazioarekin. Ibilbideak 10,350 km izango ditu eta lasterkariek Peregaña mendira (628 m) igo beharko dute, tontorrean buelta egin eta atzera herrira jaisteko. Irteera eta helmuga Erreteseko jai-gunea izango da.

Guillermo López lasterketako antolatzaileak adierazi duenez “korrika egiteko ohitura duen edonorentzako moduko lasterketa” da. “Ez da oso teknikoa; baditu pista-tarteak eta asfalto apur bat, eta gainerakoa basabideetatik izango da”, esan digu Guillermok. Hala ere, nahikoa desnibel handia gainditzen da kilometro gutxian, eta sasoian egon beharra dago. Parte-hartzearen aurreikuspenei dagokienez, Guillermo baikor agertu da: “aurretiaz izena emateko modurik ez dagoen arren, uste dut zabaltze-lan duina egin dugula eta espero dugu lagun talde polita batzea”.

Izen-ematea doakoa izango da eta egunean bertan egin ahal izango da irteera-puntuan. Sariak ere egongo dira lehenengo sailkatuentzat:

1. 50 euro eta garaikurra

2. 30 euro eta garaikurra

3. 20 euro eta garaikurra

4. Babesleek emandako oparia eta garaikurra

5. Babesleek emandako oparia eta garaikurra

1. aiararra (neska eta mutila): garaikurra.

Gainera, Amurrioko Ortu Kirolak emandako materiala ere zozketatuko da parte-hartzaile guztien artean.

Bestalde, egun horretan ez da Erretesen girorik faltako, eguerdian hasita jai-ekitaldi ugari izango dira eta: puzgarriak eta jolasak umeentzat goiz eta arratsalde, bazkal aurretik paella-lehiaketa eta krisiaren kontrako poteoa, eta arratsalde gau partean dantzak, parrilada herrikoia, musika, su artifizialak eta dantzaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide