Arespalditzako mendi bizikleta ibilbidea, ekainaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko mai. 29a, 10:23

Arespalditza mendi bizikleta taldeak herriko mendi-txirrindularitza martxaren 7. edizioa antolatu du. Izena eman daiteke aurretiaz internet bidez ekainaren 13ra bitartean.

Beste urte batez, mendiko txirrindularitzaren zaletuek hitzordu polita izango dute Arespalditzan, bertako ibilaldiaren zazpigarren edizioarekin. Ekainaren 15ean izango da, larunbata, eta aurreko urteetan lez 200 lagun inguru biltzea espero da.

Arespalditza mendi bizikleta taldeak herriko mendi-txirrindularitza martxaren 7. edizioa antolatu du. Izena eman daiteke aurretiaz internet bidez ekainaren 13ra bitartean.

Beste urte batez, mendiko txirrindularitzaren zaletuek hitzordu polita izango dute Arespalditzan, bertako ibilaldiaren zazpigarren edizioarekin. Ekainaren 15ean izango da, larunbata, eta aurreko urteetan lez 200 lagun inguru biltzea espero da.

Ibilbideak 29 km luze izango ditu, oso gorabeheratsuak, gure inguruetan ohiko den bezala. Lehen kilometroetan Arespalditzatik Murgara joango dira ziklistak, handik Pagonabarra gainerako bidea hartu, eta bertan itzuli labur bat eginda Zuhatzara jaisteko. Zuhatzatik beste igoera bati ekingo zaio, Enegorta aldera, eta ondoren eguneko zailtasunik handiena etorriko da, Idubaltza gainera igoko baitira txirrindulariak. Azken jaitsiera Zerrabe auzoraino egingo dute eta handik Arespalditzako helmugara itzuliko dira.

Inskripzioa egiteko bi bide

Izena emateko bi aukera daude: aldez aurretik egin daiteke www.bttrespaldiza.com webgunearen bidez ekainaren 13a baino lehen, edo bestela egunean bertan. Aldez aurretik eginez gero federatuek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabekoek 15; egunean bertan egiten bada, berriz, 15 eta 18 euro ordaindu beharko dituzte hurrenez hurren.

Ekainaren 28an, Amurrion hitzordua

Arespalditzakoa ez da izango gure eskualdean ekainean egingo den mendi-txirrindularitzako proba bakarra; ekainaren 28an, Amurrion, “Ilunabar Erronka” deritzon lasterketa jokatuko da 17:00etatik aurrera. Lasterketa berezia izango da, txirrindulariak helmuga gaua heldu aurretik zeharkatzeko erronkari egin beharko diotelako aurre.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide