Bizikleta Eguna ospatuko da maiatzaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko mai. 8a, 08:21

Laudioko txirrindulari-elkarteak bizikletaren inguruko egun berezia prestatu du hilaren 17rako. Nagusientzako martxa zikloturistarekin batera, kirol hau ume eta gazteengana hurbiltzeko egitaraua prestatu dute goiz osorako.

Laudioko txirrindulari-elkarteak bizikletaren inguruko egun berezia prestatu du hilaren 17rako. Nagusientzako martxa zikloturistarekin batera, kirol hau ume eta gazteengana hurbiltzeko egitaraua prestatu dute goiz osorako.

Aurreko urtean izandako arrakastaren ondoren, aurtengoan ere Laudioko txirrindulari-elkarteak “Laudioar Zikloturista” izeneko bizikleta martxa antolatu du zapatu honetarako, maiatzak 10. Baina horrekin batera, beste urrats bat eginez, kirola sustatzeko eta batez ere gazteak erakartzeko egitarau oso bat atondu dute Bizikletaren Eguna 2014 lelopean.

Martxa zikloturistari dagokionez, bi ibilbide izango dira: bata luzea 164 km-koa, zeina Gaubea eta Añana inguruetaraino joango den, eta beste bat laburra 115 km-koa, Aiara eta Losa haraneko errepideetatik. Biak abiatuko dira goizeko 8:30ean Aldai plazatik. Aurten, martxak omenaldia egingo dio Laudioko txirrindulari-elkarteko beheko kategorietan ibili zen Iñaki Isasiri, “elitean egondako 11 denboralditan profesionaltasun-eredu” izan delako.

Horrekin batera, esan bezala, beste ekitaldi batzuk egingo dira Aldai plazan 10:00etatik aurrera: spininng-eko master class bat hamabiak arte, umeentzako martxa txikia 10:30ean, ginkana bat 11:00etatik 13:00etara eta zinta-lasterketa 13:00etan. Horretaz gain, puzgarriak egongo dira 14:00ak arte. Opariak zozketatuko dira martxa txikiko parte-hartzaileen artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide