II. MB Ilunabarra Erronka lasterketa, ekainaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko api. 23a, 09:02

Amurrio Txirrindulari Elkarteak mendi-txirrindularitzako proba berezi honen bigarren edizioa antolatu du. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Amurriotik eta erronka da eguzkia sartu aurretik amaitzea.

Amurrio Txirrindulari Elkarteak mendi-txirrindularitzako proba berezi honen bigarren edizioa antolatu du. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Amurriotik eta erronka da eguzkia sartu aurretik amaitzea.

Urteko egunik luzeenak aprobetxatuz kirol-proba berezi bat egingo da Amurrion, aurten bigarren urtez: MB Ilunabarra Erronka. Probaren berezitasuna da -izenean antzeman daitekeenez- parte hartuko duten mendi-txirrindulariek 5 ordu inguru izango dituztela erronka bete ahal izateko, hau da, eguzkia sartu aurretik ibilbideak dituen 48 kilometroak betetzeko. Ez da erronka makala, 48 kilometro horietan 1800 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute eta.

Ilunabarra Erronkak ibilbide sano ikusgarria izango du: lehenengo zatia Amurriotik Inosoraino joango da, Larrinbe eta Goikomendi ingurutik; ondoren, Altubeko pagadian sartuko dira bertan 7 km egiteko eta eguneko aldaparik gogorrenetako bat gaindituz goi aldera heldu eta bertatik Untzaga herriraino joango dira, handik Delikaraino oso jaitsiera arin eta ikusgarria egiteko. Arrastarian barrena Tertangaraino joango da ibilbidea, eta handik Belandiaraino Gorobeleko tontorren azpitik doan basabidetik. Amaitzeko, Mendeikan barrena joango dira Amurrioko helmugaraino. Ibilbidea gehienbat basabideetatik joango da, eta %20 inguru baino ez da izango pista edo landa-errepideetatik, antolatzaileen esanetan.

Dagoeneko inskripzioak zabalik daude www.kirolprobak.com web gunearen bidez, ekainaren 24ra bitartean. Antolatzaileek 300 laguneko muga jarri dute, eta prezioa 15 eurokoa eta 18koa da federatu eta federatu gabekoentzat, hurrenez hurren. Proban zehar hiru anoa-postu izango dira, bai eta laguntza medikoa eta parte-hartzaileentzako asegurua. Amaitzean, opari-poltsa jasoko dute eta bizikletak garbitzeko aukera egongo da Bañueta kiroldegian.

Informazio gehiago topatu daiteke eguzkierronka.wordpress.com blogean, bai eta sare sozialetan zein desafiosolar@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide