Igandean San Prudentzio Sariaren LIII. edizioa jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko api. 11a, 08:00

Igande honetan, apirilak 13, Arabako txirrindularitza-egutegiko hitzordu nagusietako bat ikusteko aukera izango da Aiaraldeko errepideetan; izan ere, junior mailako San Prudentzio saria berrogeita hamargarren aldiz jokatuko da Laudion.

Igande honetan, apirilak 13, Arabako txirrindularitza-egutegiko hitzordu nagusietako bat ikusteko aukera izango da Aiaraldeko errepideetan; izan ere, junior mailako San Prudentzio saria berrogeita hamargarren aldiz jokatuko da Laudion.

Lasterketak  Laudioko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du eta, esan bezala, Laudion hasi eta bukatuko da, 60 kilometro baino gehiagoko ibilbidea eginez. Txirrindulariek bi itzuli eman behar izango dizkiote Arespalditza eta Okondon barrena joango den zirkuitu bati. Tartean bi gain puntuagarri izango dituzte, Arespalditzakoa eta Garateko gaina, biak ere laugarren mailakoak. Proba bizkorra eta ikusgarria izango da, zalantzarik gabe.

Lasterketa goizeko 10:30ean abiatuko da Zumalakarregi etorbidetik eta  eguerdi alderako amaitzea aurreikusten da. Euksla tropeleko tald enagusiak izango dira lehian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide