Loyo eta Solaegi berriz ere nagusi Laudio Herria Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko urt. 27a, 10:04

350 lagun inguru batu ziren atzo Laudion Laudio Herria Lasterketaren VII. edizioan. Emakumezkoetan Elena Loyo izan zen azkarrena, Inma Pereiro eta Arrate Mintegiren aurretik. Gizonezkoetan Gotzon Solaegi, Iñaki García eta Jose Felix Bilbao bete zuten podiuma.

350 lagun inguru batu ziren atzo Laudion Laudio Herria Lasterketaren VII. edizioan. Emakumezkoetan Elena Loyo izan zen azakarrena, Inma Pereiro eta Arrate Mintegiren aurretik. Gizonezkoetan Gotzon Solaegi, Iñaki García eta Jose Felix Bilbao bete zuten podiuma.

Aurten ere giro eta eguraldi ederrarekin jokatu da Laudio Herria VII. Lasterketa. Guztira 350 lagun inguru batu ziren atzo, hilak 26, Euskal Herria Kiorlak eta Berria egunkariak antolatutako kirol-proban, Aldai plazako irteera-puntuan lasterketako 10 kilometroak egiteko asmoz. Handik buelta labur bat eman zioten herriguneari, gero Gardearaino joateko eta Nerbioi ibaiaren ertzetik Aretaraino jaitsiz, atzera ere Lamuza plazako helmugara itzultzeko.

2013ko irabazleek, Elena Loyo zuiarrak eta Gotzon Solaegi zornotzarrak, iazko garaipena berretsi zuten. Solaegi 30 minutu eta 33 segundoko denborarekin helmugaratu zen, Iñaki García Soiza eta Jose Felix Bilbaoren aurretik. Loyok, berriz, 33’42’’-tan bete zuen ibilbidea, eta Inma Pereiro eta Arrate Mintegi izan zituen podiumean lagun. Lasterketaren lehen tartean nahaste txiki bat gertatu zen eta ibilbideari apur bat falta izan zitzaiola 10 kilometro izateko; hori dela eta hobetu dira denborak horrenbeste, iazkoekin konparatuta.

Sailkapenak www.ehkirola.org web gunean ikusi daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide