Pablo Masek kirol-elikadurari buruzko hitzaldia emango du hilaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko urt. 7a, 10:31

Laudioko atletismo-klubak antolatuta, kirol-prestatzaile amurriarrak tailer bat eskainiko du erresistentziako kiroletan izan beharreko nutrizioaz. Hitzaldia udalaren erabilera anitzeko gelan egingo da urtarrilaren 15ean arratsaldeko 19:30ean.

Laudioko atletismo-klubak antolatuta, kirol-prestatzaile amurriarrak tailer bat eskainiko du erresistentziako kiroletan izan beharreko nutrizioaz. Hitzaldia udalaren erabilera anitzeko gelan egingo da urtarrilaren 15ean arratsaldeko 19:30ean.

Urduñan eta Basaurin eskainitako tailer-hitzaldien ondoren, Pablo Mas Amurrioko Oinkariak taldeko arduradunak beste bat eskainiko du Laudion urtarrilaren 15ean. Tailerra Laudio Atletismo Klubak antolatzen du eta “asmo praktikoa” izan gura du, Masen esanetan, bertaratzen diren kirolarien zalantzak argitze aldera. Erresistentziako kiroletan aritzen den maila guztietako jendearentzat izango da hitzaldia, eta Masek batez ere kirola praktikatzen den momentuan zentratu nahi du, hau da, zein den jokabide egokia lasterketa jakin bat prestatzeko.

Pablo Mas Kirolaren Zientzietan lizentziatua da eta Ugaoko kiroldegian egiten du lan gaur egun, baina horretaz gain prestatzaile fisikoa ere bada; erresistentzia eta distantzia luzeko kirolariekin aritzen da, besteak beste Julian Sanz ultrafondoko txirrindulariarekin edo Mikel Idirin korrikalariarekin. Seguros Bilbao taldeko prestatzailea ere bada.

Esan bezala, hitzordua Laudion izango da hurrengo asteko asteazkenean udalaren erabilera anitzeko gelan arratsaldeko zazpi eta erdietan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide