Kiroldegiak Euskal Herriko sokatira-txapelketa hartuko du igandean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko abe. 13a, 10:51

Goma gaineko 4x4 txapelketako bigarren saioa Artziniegan jokatuko da etzi 11:15etik aurrera. Guztira nesken 5 talde eta mutilen 10 talde arituko dira.

Artziniegako Bizindar sokatira-taldeak bere herrian aritzeko aukera izango du igande honetan, Euskal Herriko 4x4 txapelketaren saio bat bertan jokatuko baita, goizeko 11:15etik aurrera. Emakumezko eta gizonezkoen 260 kiloko eta 300 kiloko kategoriak jokatuko dira, hurrenez hurren.

Artziniegako Bizindar sokatira-taldeak bere herrian aritzeko aukera izango du igande honetan, Euskal Herriko 4x4 txapelketaren saio bat bertan jokatuko baita, goizeko 11:15etik aurrera. Emakumezko eta gizonezkoen 260 kiloko eta 300 kiloko kategoriak jokatuko dira, hurrenez hurren.

Neskentzat bigarren proba izango da, eta Bizindar taldearekin batera beste lau talde arituko dira: Gasteizko Badaiotz, Ibarra A eta B eta Arrigorriagako Sokarri. Mutilen kasuan, aldiz, laugarren saioa izango da eta bi multzotan banatuko dira taldeak: A multzoan Sokarri C, Ibarra B, Baigorri, Nabarniz eta Basaburua-Imotz, eta B multzoan Ñapurrak A, Iparralde A, Ibarra A, Berriozar eta Txantrea.

Ibarra A, faborito nagusi

Iazko txapelketan eta aurtengo 1. proban nagusitasunez gailendu ostean, Ibarrako nesken taldea da faborito nagusi kinieletan. Bizindar taldea, berriz, afizioaren aurrean onena emateko prest aterako da, Arrigorriagan 4. postua eskuratu ondoren.

Mutilen kategorian, Arrigorriagako Sokarri oso indartsu dabil, eta 320 kiloko txapelketan erakutsitako sendotasuna berretsi egin beharko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide