Zabalik da Amurrioko II. Herri Lasterketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko abe. 6a, 08:00

Bigarren urtez jarraian, Oinkariak Atletismo Taldeak herri-lasterketa antolatu du. Iazko ibilbide berbera izango du eta maila guztietako korrikalarientzat dago pentsatua.

Bigarren urtez jarraian, Oinkariak Atletismo Taldeak herri-lasterketa antolatu du. Iazko ibilbide berbera izango du eta maila guztietako korrikalarientzat dago pentsatua.

Amurrioko Oinkariak atletismo-taldeak abenduaren 22an egingo du herri-lasterketaren II. edizioa, udalaren eta Tubos Reunidos enpresaren laguntzaz. Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere 400 parte-hartzailera mugatu dute inskripzioa, eta iaz bezala umeentzako probak ere egingo dira, denontzako moduko lasterketa polit bat egiteko asmoz. Aurten, diru-kopuru sinboliko bat ordaindu beharko da lasterketa nagusian parte hartzeko, eta diru hori laguntza-taldeari emango zaio. Parte-hartzaileek hornidura eta oparitxoa jasoko dute amaitzean.

7 km-ko ibilbidea

Lasterketak iazko ibilbide bera izango du: Frontoi kaletik abiatuta buelta txiki bat egingo du herrigunetik, ostera ere irteera puntura itzuli eta zirkuitu handiari bi buelta emateko. Guztira 7 km bete beharko dituzte. Lasterketa nagusia 12:00etan hasiko da. Ondoren, 9 eta 15 urte bitartekoen txanda izango da 12:45ean, kilometro bateko zirkuitu batean, eta azkenik, 13:00an, gazteenek 500 m egingo dituzte.

Izena emateko epea, zabalik

Aurten, esan bezala, 5 euro ordaindu beharko dituzte helduek parte hartzeko, eta umeentzat doakoa izango da. Izen-ematea dagoeneko egin daiteke www.kirolprobak.com web gunean abenduaren 20era arte. Umeek lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago arte eman dezakete izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide