"Txikitatik lokatzetan aritzea atsegin izan dut"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko aza. 23a, 08:27

JULEN LATORRE (Amurrio, 1998) txirrindulari gazteak kadete mailako Arabako ziklo-kros txapelketa irabazi zuen aurreko larunbatean Amurrion, eta hurrengo egunean bertan Amorebietako proba. Btt-n eta errepidean ere fin aritu da kadete mailako bere lehenengo denboraldi honetan. Egindako lanaz eta geroko asmoez egin dugu berba berarekin.

 

Arabako ziklo-kros txapelketa irabazi zenuen larunbatean, bai eta Amorebietako lasterketa ere hurrengo egunean. Asteburu borobila, ezta?

JULEN LATORRE (Amurrio, 1998) txirrindulari gazteak kadete mailako Arabako ziklo-kros txapelketa irabazi zuen aurreko larunbatean Amurrion, eta hurrengo egunean bertan Amorebietako proba. Btt-n eta errepidean ere fin aritu da kadete mailako bere lehenengo denboraldi honetan. Egindako lanaz eta geroko asmoez egin dugu berba berarekin.

 

Arabako ziklo-kros txapelketa irabazi zenuen larunbatean, bai eta Amorebietako lasterketa ere hurrengo egunean. Asteburu borobila, ezta?

Egia esanda bai, asteburu bikaina izan da. Fisikoki ondo sentitu naiz eta gehien gustatzen zaidanaz disfrutatu dut.

Eguraldi nahiko makurra izan da bi lasterketetan. Zein izan zen zuretzat gogorragoa? Zer nabarmenduko zenuke bakoitzetik?

Biak izan dira nahiko gogorrak. Ametzaga batez ere, hotza dela eta. Ametzagako lasterketatik elurrarekin parte hartzea nabarmenduko nuke, elurrarekin lasterketa egitea ez da ohikoa. Amorebietan goiz osoan egin zuen euria eta horren ondorioz lokatz asko sortu zen. Zirkuitu dibertigarria izan zen benetan.

Kadete mailako zure lehenengo urte honetan fin ibili zara baita errepidean ere. Nola bizi izan duzu denboraldia?

Ziklo-kroseko denboraldia ondo joan zen eta nahiko aurrean ibiltzea lortu nuen. Denboraldia amaitu ostean, errepidekoa prestatzen hasi nintzen, hasieran, tropelaren erdian amaitzearekin nahikoa nuen, baina denborarekin konturatu nintzen aurrekoekin ibil nintekeela eta ihesaldietan eta esprinetan sartzen saitzen hasi nintzen. Denboraldiaren erdian nire lehenengo btt lasterketa egin nuen kadete mailan, euri asko egin zuen eta lokatz ugari zegoen. Bigarrena amaitzea lortu nuen eta izugarri dibertitu nintzen. Handik aurrera btt lasterketa gehiago egin nituen.


Ziklo-krosa, mendiko bizileta, errepidea… hainbat diziplinetan aritzen zara. Zein duzu gustukoen? Zeinetan ikusten duzu zeure burua nagusiagoa zarenean?

Txikitatik lokatzetan aritzea atsegin izan dut. Ziklo-krosa eta mendiko bizikleta ditut gustukoen. Printzipioz hiru hauek praktikatzen jarraituko dut.
 
Anaia ere txirrundulari ohia eta kirolaria duzu. Etxetik datorkizu kirolerako zaletasuna?

Bai, esan daiteke nire anaia dela bidea ireki eta txikitatik gehien irakatsi didana.
 
Datorren urtera begira zein asmo dituzu?

Ziklo-kroseko denboraldia bukatzean errepidekoarekin hasiko naiz eta pasa den urtean ondo joan zitzaidanez btt-eko denboraldi osoa egingo dut, Euskal Herriko Openaz gain beste txapelketa batzuetan parte hartzea pentsatuta daukat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide