Laudio Atletismo Klubak bere oinarri soziala zabaldu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko urr. 30a, 13:21

Laudio Atletismo Kluba berregituratze-prozesuan dabil, egungo oinarri soziala zabaltzeko asmoz. Prozesuan hainbat batzar egiten dituzte eta ildo nagusi batzuk markatu.

Laudio Atletismo Kluba berregituratze-prozesuan dabil, egungo oinarri soziala zabaltzeko asmoz. Prozesuan hainbat batzar egiten dituzte eta ildo nagusi batzuk markatu.

Atletismoaren mundua egoera berezia bizitzen ari da korrika egiteak azkenaldian izan duen goraldia dela eta. Kirol honek oso dimentsio handia hartu du, eta gurean ere eragina izan du egoera horrek. Hain zuzen ere, errealitate horretara egokitu nahian, Laudio Atletismo Klubak hausnarketa- eta berregituratze-prozesu sakona abiatua du, xede argi batekin: oinarri soziala handitu eta Laudion erreferentziazko elkarte bihurtzea.

150 lagun inguru

Gaur egun, Laudio Atletismo Klubean ehun eta berrogeita hamar lagun inguru ari dira parte-hartzen, atleta federatuak, herrikoiak eta ikastolako umeak kontuan hartuta. Aurrerantzean, “muskulu sozial” hori indartu nahi da, elkarteak ez ditzzan soilik hartu proba ofizialetan parte hartzen duten kirolariak, baizik eta Laudion eta inguruetan zaletasun hau duten pertsona guzti-guztiak batzen dituen topagunea, izan federatuak, izan herrikoiak edo izan eskolakoak.

Oinarri-kirola, euskara eta berdintasuna

Berregituratze-prozesuan batzarrak egin dira eta harremanetan izan dira inplikatutako alderdi guztiekin: atletak, gurasoak, korrikalari herrikoiekin eta abarrekin, haien iritzia eta ideiak jasotzearren. Horien ondorioz, denboraldiko ekimen eta ekintza guztiak gidatu behar dituzten jarduera-ildo batzuk markatu ditu klubak: oinarri-kirolaren sustapena, euskara lan-hizkuntza bihurtzeko urratsak egitea, berdintasunaren aldeko eta bazterkeriaren aurkako lana, eta Laudioko kirola bultzatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide