Arrankudiaga-Zolloko II. mendi-lasterketa, Olabarria eta Sevillanorentzat

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko urr. 14a, 08:45

Javi Olabarria orozkoarra izan da azkarrena iazko marka guztiak hautsi dituen lasterketa batean. Nesken kategorian Sandra Sevillano bilbotarrak irabazi du.

Pozik zeuden atzo Arrankudiaga-Zolloko trail lasterketako antolatzaileak. Eta ez zen gutxiagorako, egun borobila izan zen eta: 230 parte-hartzaile baino gehiago, aro ederra eta eskualde osoko eta inguruetako korrikalari onenak irteera puntuan.

Javi Olabarria orozkoarra izan da azkarrena iazko marka guztiak hautsi dituen lasterketa batean. Nesken kategorian Sandra Sevillano bilbotarrak irabazi du.

Pozik zeuden atzo Arrankudiaga-Zolloko trail lasterketako antolatzaileak. Eta ez zen gutxiagorako, egun borobila izan zen eta: 230 parte-hartzaile baino gehiago, aro ederra eta eskualde osoko eta inguruetako korrikalari onenak irteera puntuan.

Lasterketa 11:30ean hasi zen Arrankudiagako plazatik eta hasieratik Javi Olabarria aurrean jarri zen erritmoa markatzen. Lasterketa labur eta esplosiboa da Arrankudiagakoa eta orozkoarrak ez zuen ustekabetarako tarterik utzi izan nahi. Atzetik Joseba Urbano orozkoar gaztea, Amurrioko Jon Lozano eta Sergio Markina, Bilboko Aitor Prieto eta Ander Zorita, eta Santurtziko Feli Solanas jarri ziren. Olabarria, esan bezala, jaun eta jabe izan zen lasterketa osoan eta 43 minutu eta 44 segundoko denborarekin heldu zen Arrrankudiagako helmugara. Atzetik, Jon Lozanok ez zuen arazorik izan 2. postuari eusteko eta Amurrio Trail Taldeko korrikalaria Olabarriarengadik minutu eta erdira helmugaratu zen. Podiumeko 3. lekua, azkenean, Joseba Urbanorentzat izan zen, Sergio Markina azken jaitsieran gaindituta. Arrankudiaga-Zolloko korrikalaririk onenaren saria Aritz Leturiagarentzat izan zen.

Nesken kategorian, berriz, Miribilla Mendi Klubeko Sandra Sevillanok aurtengo denboraldi onari segida eman zion eta 53 min eta 38 eta segundoan bete zuen ibilbidea. Atzetik, eta denak ere minutu bateko tartean Naia Díez eta Montse Vázquez bilbotarrak eta Raffaella Ciavola gasteiztarra sartu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide