2013/06/23 07:30

Amurrio Trail Lasterketa

Juan de Urrutia plaza, Amurrio

Datorren ekainaren 23an (2013), igandea ,Amurrio trail lasterketako II. edizioa jokatuko da.Lasterketako irteera goizeko 9:30ean izango da eta gehienezko
denbora 4 ordu eta 30 minutukoa izango denez eguerdiko 14etan lasterketa amaitutzat emango da.

Izen-emateak martxoaren 1ean hasiko dira eta ekainaren arte egin daitezke, 400 lasterkariren muga lehenago gainditzen ez bada.

Izen-ematearen balioa 15 eurokoa izango da federatuta dauden lasterkarientzat eta federatuta ez daudenentzat 20 eurokoa.

Opari bana jasoko dute izen-ematea betetzen duten guztiek.

Federatutako lasterkariek agiria erakutsi beharko dute dortsala hartzerakoan, bestela 5 euro ordaindu beharko dituzte.


Aurten Amurrio Trail Lasterketa Euskal Koparako puntuagarria izango da, eta gainera 12 km-ko lasterketa laburra egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide