Gazte Asanbladak “Eskutik Eskura” kanpaina hasi du

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Amurrio

Gazte Asanbladak “Eskutik Eskura” kanpaina hasi du

Amurrioko Gazte Asanbladak aurreko hilabeteetan egindako lanketatik ateratako ondorioez baliatuz, “Eskutik eskura” kanpaina aurkeztu du. Herrian dauden lonja kopuru handiari erreparatuta, haiekin harremanetan jartzea erabaki dute horien partaidetza eskatuz.Horren ondorioz, asko izan dira atzoko aurkezpenera gerturatutakoak, lonjetatik atera eta proiektu berri honetan parte hartzera animatu direnak.