Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza

Nire erraietan zerbaitek erantzutera bultzatzen nau; hijabaren, feminismoaren, islamofobiaren... guzti honen inguruan iritzia ematera. Doala aldez aurretik artikuluaren egileari eta...

Erantzuna | Hijaba, aiaraldeko emakumeen ikuspegitik

Eskupilota partidak

2016/12/26 17:00

Udal pilotalekua Urduña

Urduñako pilota eskolako kideek lagunarteko partidak jokatuko dituzte Luiaondo eta Basauriko pilotarien kontra, partidak arratsaldeko laurak eta erdietan hasiko dira.

Europako Ondare Jardunaldiek ekintzez beteko dute Orozko, Luiaondo eta Urduña bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Jendartea  Aiaraldea  Orozko  Urduña  Aiaraldea: Bizkaia

Europako Ondare Jardunaldiek ekintzez beteko dute Orozko, Luiaondo eta Urduña bihartik aurrera

Aurreko urteetako egitasmoari jarraiki Europako Ondare Jardunaldiek ekimen ugari antolatuko dituzte Orozkon zein Urduñan. Bizkaiko foru Aldundiak Europar Batasunaren laguntzarekin eginiko ekimena dugu hori eta herrialde osoan zehar hainbat hitzaldi zein bisita gidatu egingo ditu.

Eskupilota partidak

2016/09/03 16:00

udal pilotalekua Urduña

Eskupilota partidak izango dira udal pilotalekuan; kadete mailan Iñaki Oiarzabalek eta Ibai Florianok osatutako bikotea Basauriren kontra arituko da. Gazteen mailan, Joseba Albizuri delikarra eta Aitor Ayesta amurrioarra Beaskoetxea eta Iriondo orozkoarren aurka arituko dira. Sarrera doakoa izango da.

Kale Barriako jaiak

2016/08/16 18:30

Kale Barria Urduña

9:30 goizeko diana

10:00 lore eskaintza

12:30 meza eta kaleko nagusiari omenaldia, ondoren hamaiketakoa izango da

13:30 musika giroa trikitixekin

16:00 gure nagusiei bisita udal zaharren egoitzan

17:00 haurrentzako jolasak

17:30 igel txapelketa (nagusiak)

18:30 txokolatada

19:00 buruhandiak

20:00 zozketa: San Rokeren miraria

20:30 jai amaierako traka

Kale Barriako jaiak

2016/08/14 20:00

Kale Barria Urduña

20:00 pintxo-potea kaleko tabernetan


22:00 ERROMERIA

Urdufolk jaialdiaren laugarren edizioa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Jendartea  Urduña

Urdufolk jaialdiaren laugarren edizioa abian da

Aurreko urteotako edizioei jarraiki, aurten ere iraileko lehen astean Urdufolk jaialdia egingo dute Urduñako Koroatze Jaietako musika egitarauren barruan. Aurten jaialdiak eta folk taldeen lehiaketak laugarren edizioa izango dute, eta irailaren 2an eta 3an gauzatuko dituzte.

Josefinos Ikastetxeko ikasle ohiek bilkura egingo dute ikastetxearen 50. urteurrena dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Jendartea  Urduña

Josefinos Ikastetxeko ikasle ohiek bilkura egingo dute ikastetxearen 50. urteurrena dela eta

Urduñako Antzinako Andra Mari ikastetxeak 50 urte betetzen ditu aurten eta zenbaki borobil hori dela eta hainbat ekimen egin dute azken egunotan. Ospakizunei jarraipena emateko, datorren ekainaren 11n bertako ikasle ohiek bilkura egingo dute ikastetxean bertan; bost hamarkadetan zentrutik igaro diren ikasleek topo egiteko parada izango da.

Astindu bihotza ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Jendartea  Urduña Astindu bihotza lelopean jende ugarik hartu zuen parte Urduñako pilotalekuan egindako dantza ekimenean. Zumba dantza saioa izan zen nagusi baina kapoeira eta bestelako ikuskizunak ere izan ziren. Egitasmoak Bihotzez, kardiopatiak dituzten umeen familia elkartearen lana ezagutzera eman eta dirua biltzeko helburua zuen. Elkartearen jardunaren inguruan aritu gara Josune Berrueta Bihotzez elkarteko kidearekin.

Ekimenez betetako egitaraua prestatu dute Andra Mari ikastetxearen 50. urteurrena dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Jendartea  Urduña

Ekimenez betetako egitaraua prestatu dute Andra Mari ikastetxearen 50. urteurrena dela eta

Urduñako Antzinako Andra Mari ikastetxeak 50 urte betetzen dituela ospatzeko ekimenez jositako egitaraua plazaratu dute; musika, hitzaldiak, erakusketak... mota ugariko ekintzak egingo dituzte urte osoan zehar.

50 urte Josefinoen etorreratik

1965ko urriaren 5ean hasi ziren Murialdoko Josefinoak Urduñako ikastetxean klaseak ematen; ordurako bi urte zeramatzaten eraikina atontzen Jesuitak bertatik alde egin eta gero.