Europako Ondare Jardunaldiek ekintzez beteko dute Orozko, Luiaondo eta Urduña bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza 2016ko ira. 30a, 10:01

Aurreko urteetako egitasmoari jarraiki Europako Ondare Jardunaldiek ekimen ugari antolatuko dituzte Orozkon zein Urduñan. Bizkaiko foru Aldundiak Europar Batasunaren laguntzarekin eginiko ekimena dugu hori eta herrialde osoan zehar hainbat hitzaldi zein bisita gidatu egingo ditu.

Aurreko urteetako egitasmoari jarraiki Europako Ondare Jardunaldiek ekimen ugari izango dituzte Orozko zein Urduñan. Bizkaiko foru Aldundiak Europar Batasunaren laguntzarekin eginiko ekimena dugu eta herrialde osoan zehar hitzaldi zein bisita gidatuz osatuta izango da.

Orozko, mendia eta teilagintza

Gorbeia inguruko naturgunean barrena ibiltzeko aukera izango da Orozkon. Gauzak horrela, urriaren 2an, XIX. mendeko bidaiaria Itzinako bihotzean txangoa izango da Juanjo Hidalgoren eskutik. Goizeko 9:00etan izango du abiapuntua Orozkoko Museoan, zuskaraz zein gaztelaniaz arituko da bertan.

Urriaren 16an aldiz, Urratxa haitzeko artzainak, brontze arotik plastiko arora izeneko ibilbide gidatua izango da Juanjo Hidalgoren eskutik hau ere. Goizeko 9:00etan izango du abiapuntua Orozkoko Museoan, euskaraz zein gaztelaniaz arituko da bertan.

Urriaren 22an bestetik, Xíriga: teilaginen hizkera bertatik bertara ezagutzeko txangoa izango da. Goizeko 10:00etan izango du abiapuntua Orozkoko Museoan, eta aurrekoetan bezala euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko aukera izango da bertan ere.

Ekintza hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago. Informazioa eta erreserbak: 946 339 823 telefonoan edota  museoa.orozko@bizkaia.org helbidean.

Urduña, Larruazabalen barrena

Larruazabaleko batzarra osatzen duten herrietan barrena bertako historia eta usadioak ezagutzeko aukera emango dute Urduñan eginiko ekintzek.

Urriaren 15an, Botere aldaketa Larruazabalgo lurretan izeneko ibilbide gidatua izango da Juanjo Hidalgoren eskutik hau ere. Goizeko 10:00etan izango du abiapuntua Antiguako Andra Mari elizan, euskaraz zein gaztelaniaz arituko da bertan.

Urriaren 22an aldiz, Urratxa haitzeko artzainak, brontze arotik plastiko arora izeneko ibilbide gidatua izango da Juanjo Hidalgo nekaezinaren  eskutik hau ere. Goizeko 10:00etan abiatuko da Antiguako Andra Mari elizatik, aurrekoetan ebzala hemen ere euskaraz zein gazteleraz aritzeko aukera izango da.

Ekintza hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago. Informazioa eta erreserbak: 945 38 43 84 telefonoan edota  turismo@urduna.com helbidean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide