Josefinos Ikastetxeko ikasle ohiek bilkura egingo dute ikastetxearen 50. urteurrena dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza 2016ko mai. 12a, 08:01

Urduñako Antzinako Andra Mari ikastetxeak 50 urte betetzen ditu aurten eta zenbaki borobil hori dela eta hainbat ekimen egin dute azken egunotan. Ospakizunei jarraipena emateko, datorren ekainaren 11n bertako ikasle ohiek bilkura egingo dute ikastetxean bertan; bost hamarkadetan zentrutik igaro diren ikasleek topo egiteko parada izango da.

Urduñako Antzinako Andra Mari ikastetxeak 50 urte betetzen ditu aurten eta zenbaki borobil hori dela eta hainbat ekimen egin dute azken egunotan. Ospakizunei jarraipena emateko, datorren ekainaren 11n bertako ikasle ohiek bilkura egingo dute ikastetxean bertan; bost hamarkadetan zentrutik igaro diren ikasleek topo egiteko parada izango da.

10:00etan ikasleak Ikastetxe aurrean elkartu eta Antiguako Santutegira abiatuko dira, bertan meza izango dute; ondoren, 12:30ak aldera, ikastetxean bisita egin eta argazki zaharrak ikusteko aukera emango diete. Eguerdian bazkaria egin eta bazkaloatean musika emanaldiak egingo dira bertaratuentzat.

Ikasle ohien bilkuran parte hartzeko 94 444 41 55 telefonora deitu behar dute interesdunek edota  jon@imaginegrupo.com emailera idatzi.

50 urte Josefinoen etorreratik

1965ko urriaren 5ean hasi ziren Murialdoko Josefinoak Urduñako ikastetxean klaseak ematen; ordurako bi urte zeramatzaten eraikina atontzen Jesuitek bertatik alde egin eta gero.

50. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza sustatu dituzte, guztira 4 kirol ekimen, 6 hitzaldi eta beste dozena ekimen kultural izango dira: argazki eta pintura erakusketak, ipuin lehiaketa, kontzertuak, euskal zinemaren asteburua eta abar.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide