Hausnarkari eta bazkalekuen inguruko mintegia antolatu du Ekoizpenek

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza 2016ko api. 1a, 08:02

Ekoizpen, Urduñako eta eskualdeko garapen agroekologikorako zerbitzuak, hausnarkarien bazka elikaduraren inguruan aritzeko mintegia antolatu du. Jardunaldiak lau eguneko iraupena izango du, apirilaren 5etik 8ra alegia, eta ekimenez beteriko egitaraua izango du.

Ekimenez gainezka

Mintegiak iraun bitartean, goizez (10:00etatik 14:00ak arte) hainbat hitzaldi izango dira; arratsaldez ordea (15:30etatik 17:30ak arte) bisitak egingo dituzte.

Ekoizpen, Urduñako eta eskualdeko garapen agroekologikorako zerbitzuak, hausnarkarien bazka elikaduraren inguruan aritzeko mintegia antolatu du. Mintegiak lau eguneko iraupena izango du, Apirilaren 5 etik 8ra alegia, eta ekimenez beteriko egitaraua izango du.

Ekimenez gainezka

Mintegiak iraun bitartean, goizez (10:00etatik 14:00etara arte) hainbat hitzaldi izango dira; arratsaldez ordea (15:30etatik 17:30etara arte) bisitak izango dira.

Apirilaren 5ean hainbat gai jorratuko dira: Hausnarkariak larrearen eraldatzaile eraginkor gisa duten papera aztertu eta elikadura eta ustiaketen bidegarritasuna landuko dira. Arratsaldean larreen zuzeneko ereitearen inguruko esperientziak gertutik ezagutzeko bisita izango da.

Apirilaren 6an, belarraren gobernatzea izango da hizpide, okelaren kalitatean lurzoruak eta belarrak duten eragina landuko delarik. Arratsaldean, artzaintza zuzenduaren esperiantzira hurbiltzeko bisita izango da. 

Apirilaren 7an, belarraren gobernuaren urteko planifikazioa jorratuko da goizean. Bazkalostean ordea, larreen zuzeneko ereitea bertatik bertara ezagutzeko txangoa izango da. 

Apirilaren 8an, egitasmoari amaiera emateko, ustiategien egokitzapena bazkan oinarritutako ekoizpenera moldatzeko neurrien inguruan arituko da mintegia.

Mintegian parte hartu ahal izateko aurretiaz izena ematea derrigorrezkoa da, toki mugatuak baitira. Parte hartu nahi izanez gero eman izena neiker.eus atarian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide