Urduña Hiria gau martxan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia

Urduña Hiria mendi bizikleta gau martxan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldeak antolatutako probak laugarren edizioa izango du aurten eta hainbat berrikuntza izango ditu. Froga datorren maiatzaren 14an izango da, Otxomaio jaietan. Izen emateak 12 euro balio du aldez aurretik eta 18 euro probaren egunean bertan.

Urduña Hiria mendi bizikleta gau martxan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldeak antolatutako probak laugarren edizioa izango du aurten eta hainbat berrikuntza izango ditu. Froga datorren maiatzaren 14an izango da, otxomaio jaien baitan. Izen emateak 12 euro balio du aldez aurretik eta 18 euro probaren egunean bertan.

Hiru ibilbide

Frogak hiru ibilbide ezberdin izango ditu, bi mendi bizikletan aritzekoak eta bestea trail eran. Mendi bizikletan 29 eta 17 kilometroko ibilbideak antolatu dituzte; luzeenean gainera 891 metroko altuera igoko martxak dituen maldetan, ibilbide motzean ordea 551 metro izango dira. Trail ibilbideari dagokionez partaideek 12,5 kilometro bete beharko dituzte. Proba denek anoa izango dute Lendoñobeitin.

Partaideentzako gomendioak

Antolatzaileek hainbat gomendio luzatzen dizkiete martxan parte hartu nahi dutenei; bizikletan argiak eramatea, aurrekaldean zein atzean, edota mugikorra soinean eramatea eskatzen dute, kaskoa eramatearekin batera beti ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide