Gazte Eguneko egitaraua ezagutzera eman du Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza 2016ko mar. 7a, 00:00

[video:https://www.youtube.com/watch?v=iP29JBiePPg]

Urduñako Gazte Asanbladak datorren martxoaren 12an ospatuko den Gazte Egunaren egitaraua ezagutzera eman du. Aurten ekimenak 18. edizioa izango du eta berrikuntza gisa breakdance ikuskizuna izango da.

Urteroko zitari jarraiki, Urduñako Gazte Egunaren egitarauaren berri eman du Urduñako Gazte Asanbladak; datorren larunbatean izango da hitzordua eta ekimenez beteriko eguna iragarri dute.

Urduñako Gazte Asanbladak datorren martxoaren 12an ospatuko den Gazte Egunaren egitaraua ezagutzera eman du. Aurten ekimenak 18. edizioa izango du eta berrikuntza gisa breakdance ikuskizuna izango da.

Urteroko zitari jarraiki, Urduñako Gazte Egunaren egitarauaren berri eman du Urduñako Gazte Asanbladak; datorren larunbatean izango da hitzordua eta ekimenez beteriko eguna iragarri dute.

Goizean, 3x3 Txapalketak eta Graffittiek emango diote hasiera ospakizunari, ondoren umeentzako jokoak eta puzgarriak izango dira Foru plazan eta harrera ekitaldiaren ostean poteo girotua abiatuko da herritik zehar.

Eguerdian bazkaria izango da Foru plazan eta bazkalostean Mus Txapelketa eta kontzertuak izango dira Kukumarro eta Gaztetxean hurrenez hurren.

Arratsaldean hainbat ekimen izango dira Foru plazan: txokolatada,  buruhandiak, kalejira, ekitaldia eta parrillada alegia. KOntzertuek emando diote amaiera ospakizunari Atzekabe, Inedituak eta Ezustean taldeak arituko dira oholtza gainean, ondoren Urrats taldeak erromeria eskainiko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide