aiaraldea.eus

POTTO: Hementxe ikasturte honetako akabuko saioa

Erabiltzailearen aurpegia Arrosa sarea
Hauxe dugu 2016-2017 ikasturteak duen POTTO saioaren akabuko alea. Uste baino lehenago egin digu ihes denborak, eta guk ere atsedena behar! Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia…. oporretan goaz! Alabaina, joan aurretik azken saioa grabatu dugu. Gaurko saioan, Saran jokatu eta Aroa Arrizubieta bertsolari gasteiztarrak irabazitako Eskolarteko txapelketaren finalaz gozatzeko aukera dago, Lemoizko auzo den Andrakan […]

Hauxe dugu 2016-2017 ikasturteak duen POTTO saioaren akabuko alea. Uste baino lehenago egin digu ihes denborak, eta guk ere atsedena behar!
Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia…. oporretan goaz!
Alabaina, joan aurretik azken saioa grabatu dugu. Gaurko saioan, Saran jokatu eta Aroa Arrizubieta bertsolari gasteiztarrak irabazitako Eskolarteko txapelketaren finalaz gozatzeko aukera dago, Lemoizko auzo den Andrakan izandako urteroko bertso-afari mundiala (Sebastian Lizaso eta Nerea Ibartzabal izan ziren kantuan Andrakako Sagardotegian) ere eskaini dugu eta Jon Maiari egindako elkarrizketa (Berriak Jaio Ginen liburuaren kontura) + agenda-proposamena.
Biba potto, biba guek!

hay ke mejorar! urrian elkartuko gaitu bertsoak; bitartean, ondo bizi

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa