Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza

Lau urte!
Oraindo akordetan naz "uhin artean" pasau nenduzan arratsalde hotzak bestean aberasgarriak. Bideoak editatzen ikasi, asteko albisteak programau...Ze...

Erantzuna | Aiaraldea Komunikazio Leihoak 4 urte. Erronka berri bat: Herri Elkargoa

Ubixeta taldeak Urigoiti auzoko San Lorentzo jaietan dantza egin dau

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Ubixeta taldeak Urigoiti auzoko San Lorentzo jaietan dantza egin dau

Eten barik dabil, uda sasoian batez bere, Ubixeta taldea auzorik auzo dantzan. Gaur egordian Urigoiti auzoko San Lorentzo jaietan egon dira taldeko neskato-mutilak urtean zehar ikasitakoa erakosten. Meza ostean egin daurie ekitaldia bertako larrean hainbat guraso eta auzoren aurrean.

Kultura arteko jaialdi arrakastatsua egin da astegoienean Zubiaurren

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza   Kultura  Orozko

Kultura arteko jaialdi arrakastatsua egin da astegoienean Zubiaurren

Barikuan hasi eta domekara arte hainbat ekitaldi egon dira "Kulturarteko Jaialdia"ren barruan. Aurtengo herrialde gonbidatuak Txile, Mendebaldeko Sahara, Palestina eta Libia izan dira. Bariku arresteian emon jakon hasikerea jaialdiari Matxintxu Emakumeen Elkarteak antolaturiko Saharari buruzko bideo emonaldiagaz. Laudio Ikastolako batxilerreko ikasleak 2008-2009 ikasturtean Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetara egineko ikasbidaiako irudiak ekosi ahal izan zirean liburutegi azpiko arkupetan.

Ezbehar baten ostean, lagun arteko entrenamendu bihurtu zan atzoko "Karrakan" mendi lasterketea

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Ezbehar baten ostean, lagun arteko entrenamendu bihurtu zan atzoko "Karrakan" mendi lasterketea

Urtein baino lehenagoko ezbehar baten ostean, mendi lasterketea izango zana lagun arteko entrenamendu izan zan korrikalariak eurak, Itxinape Mendiko Taldeko antolatzaileak, Mendi Federazinoko ordezkariak eta Orozkoko funtziotako alkateak holan ebatzita. Goxeko hamarretan zirean urteteko, baina dana prest egoala korrikalari bat bihotzekoak emonda bertan jausi zan eta dana parau egin zan.

Oleo erakosketea dago herriko museoan ekosgai

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Oleo erakosketea dago herriko museoan ekosgai

Lehengo hileko 25ean hasita, oleo erakosketea dago Orozkoko Museoan datorren domekara arte, hilak 5. Javier Sanromán bizkaitarraren lanak dagoz ekosgai eta museoaren ordutegi beragaz dago zabalik: barikuan, domeketan eta jai egunetan goxeko 10:00etarik 14:00etara eta arresteiko 17:00etarik 19:00etara.

Oleo erakosketea dago museoan domekara arte

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Oleo erakosketea dago museoan domekara arte

Etengabe antolatuten ditu ekintzak museoak. Noz mendi urteerak, noz berbaldiak...Oraingoan oleo erakosketea ipini daurie jentearen gozagarri. 

Lourdes Aretxaga bizkaitarraren lanak dagoz ekosgai oraingoan museoan eta datorren domekara arte egongo dira lanak bertan.

Hau erakosketau museoaren ordutegi beragaz egongo da zabalik: eguenetik domekara 10:00etarik 14:00etara eta arresteiko 17:00etarik 19:00etara.

Informazino zabalagorako:

Museoko telefono zenbakia: 94 633 98 23 

Korrika dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dira datorren astegoienerako Orozkon.

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Korrika dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dira datorren astegoienerako Orozkon.

Korrikaren 17 Orozkotik pasatuko da eta horren inguruko ekitaldiz beterik jatorku astegoiena.

Hasteko, gaur arresteian eskola umeak Korrika Txikia egingo daurie erdigunetik eta segiduan eskolan bertan bertso musikatuak (herriko trikitilariakaz) kantauko dauriez. Gauean kantu afaria antolatu da herriko plazan. Bertan etxongo dautsie 120 herritar inguruk Korrika nagusiari, izan bere, 1:15ean, gitxi gorabehera, sartuko da Orozkon.

Jesuriko parke eolikoaren gaineko berbaldi informatiboa

2011/04/13 17:00

Donibane Aretoa Orozko

Ingurugiroan eta energia barriztagarrietan adituak parke eolikoen kalteen eta mesedeen inguruko informazinoa emongo daurie. Jesurin eraiki gura dan zentral eolikoaren ingurukoak bere ezagutuko dira.

ADIE Orozkoko talde independenteak antolatuta.

Pelikula dokumentalen emanaldiak

2011/04/01 18:00

Donibane Aretoa Orozko

"Debekatuta dago oroitzea"

Txaber Larreategi etorriko da.

Antolatzaile:

Supelaur K.T.

Laguntzaile:

Orozkoko Udala.

Aldrebes tenis kluba sortu dau orozkoar talde batek

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Aldrebes tenis kluba sortu dau orozkoar talde batek

Ezagun da orozkoarren kirolzaletasuna eta horren adibide argia da oraintsu sortu dan tenis alkartea. Informazino zehatzagoa lortu guran, alkarteko kide batzuekaz egin dogu berba eta hauxe esan dauskue:

Noiz sortu zan “Aldrebes" tenis kluba sortuteko idea?

Iaz Orozkon tenis pista barri bi eraiki zirean. Jende asko ikusten gendun kirol “barri” honetan eta urte atzenetan klub ofiziala sortuteko idea eduki gendun. Horretan gagoz orain, alkartea sortu barri-barri da, abenduan gitxi gorabehera.