Ubixeta taldeak Urigoiti auzoko San Lorentzo jaietan dantza egin dau

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza 2010ko abu. 8a, 17:02

Eten barik dabil, uda sasoian batez bere, Ubixeta taldea auzorik auzo dantzan. Gaur egordian Urigoiti auzoko San Lorentzo jaietan egon dira taldeko neskato-mutilak urtean zehar ikasitakoa erakosten. Meza ostean egin daurie ekitaldia bertako larrean hainbat guraso eta auzoren aurrean.

Eten barik dabil, uda sasoian batez bere, Ubixeta taldea auzorik auzo dantzan. Gaur egordian Urigoiti auzoko San Lorentzo jaietan egon dira taldeko neskato-mutilak urtean zehar ikasitakoa erakosten. Meza ostean egin daurie ekitaldia bertako larrean hainbat guraso eta auzoren aurrean.

Ubixeta Dantza Taldea orain 4 urte sortu zan eta 3 daroaz jendaurrean dantzan . Herriko eskolan egiten dauriez saioak ikasturtean zehar astean behin eta auzoren baten jaiak direnean, edo ingurumariko herriren baten dantza saioak dagozanean, hara joaten dira parte hartuten.

Herriko neskato-mutikotxuak dagoz dantza taldean, guztira 30 lagun inguru batuten dira astean-astean euskal dantzak ikisteko.

Urte askoan ez da egon dantza talderik herrian, baina apurka-apurka badator beste taldetxu bat hori hutsuneori betetan, orain 30 bat urte Batasuna Dantza Taldeak itxi auena, hain justu.

Udako agendea, lehen esan legez, bete-beterik dauko dantza taldeak. Datorren domekan Ibarrako Andra Mari jaietan dantza egingo daurie eta irailean Zubiaurreko San Antolinetan, Goikiri auzoan eta San Migeletan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide