Zolloko Jaietan musikak izan du protagonismoa

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa 2014ko aza. 18a, 09:59

Asteburuan Zolloko Jaiek jarraitu dute eta ostiralean DJ Bull-ek musika emanaldia eskaini zuen. Larunbatean adin guztientzako ekitaldiak antolatu zituzten: ipuin-kontalaria, bazkaria eta musika asko: Uluka, Erramun Martikorena, Siroka, Governors eta Tximeleta. Igandean musikak jarraitu zuen kantaldiari esker.

Argazkiak: Garazi Abrisketa, Etxaurren Martin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide