Eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Jendartea  Amurrio

Eskerrik asko

Aurten kale egin dut martxoaren 3ko Gasteizko hilketak ez ahazteko urtero egiten den ekitaldira. Ez litzateke bidezkoa, beraz, sentitu ohi dudan emozioari buruz hitz egitea; besteren batean idatziko dut horri buruz. Hilabeteak izan ditu, baina, orain arte, beste bi protagonista, eta haiei eskerrak eman nahi dizkiet.

Robocop

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kultura  Amurrio

Robocop

"Filma, denbora igaro ahala, zientzia fikzioaren klasiko bilakatu zen".

Arkaitz Vidal eta Vicente Contreras amurrioarrak saritu dituzte Pyrenaica aldizkariaren lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kultura  Amurrio

Arkaitz Vidal eta Vicente Contreras amurrioarrak saritu dituzte Pyrenaica aldizkariaren lehiaketan

Aurten sarien XXXIV. edizioa egingo du Euskal Mendizale Federazioaren aldizkariak.

"Itsasoaren emazteak" dantza ikuskizuna egingo dute Amurrio Antzokian igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kultura  Amurrio

"Itsasoaren emazteak" dantza ikuskizuna egingo dute Amurrio Antzokian igande honetan

Euskal kostaldeko emakumeek mendeetan zehar egin duten lan isilari aitorpena ematea. Horra hor Itsasoaren emazteak ikuskizunaren helburua.

Oinkari dantza taldearen koreografiek lagunduta, arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen dituzte Hika Teatroa konpainiako aktoreek. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean, istorio bizi eta hunkigarriak partekatzeko.

Protagonisten hitzetan, “emakume haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin”.

Yogaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Osasuna  Aiaraldea

Yogaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Amurrion

 

Ekainaren 21a Yogaren Nazioarteko Egun izendatu zuen iaz Nazio Batzuen Erakundeak.

Eguna Espainiar Estatuko hamaika tokitan ospatuko da eta Arabako ospakizuna, hain zuzen, Amurrion izango da.

Araban

Egunaren nondik norakoak antolatzeko, Aiaraldeko, Gasteizko eta Aguraingo yogazaleak aritu dira lankidetzan, eta "Yoga Harmoniarako eta Bakerako" lemapean, egitarau oparoa prestatu dute ekainaren 20 eta 21erako. Jarduera guztiak dohainik izango dira, eta jende guztiarentzat.

50. urteurrena ospatzeko jaia antolatu du Euskotarrak koadrilak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Jendartea  Amurrio

50. urteurrena ospatzeko jaia antolatu du Euskotarrak koadrilak

Apirilaren 18an izango da ospakizuna, eta egun osorako egitaratu prestatu dute Euskotarrak koadrilako kideek. Izan ere, 50. urte bete dituzte, eta data biribil hori behar bezala ospatu beharra dela iritzi diote. Ahalik eta jende gehien erakartzera da haien asmoa, eta egun horretan koadrilaren ohiko janzkera erabili nahi dute, noski.

Mátalos suavemente

2012/11/18 18:30

Amurrio Antzokia Amurrio

Jatorrizko izenburua: Killing them softly

Zuzendaria: Andrew Dominik

Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak

Urtea: 2012

Iraupena: 97 min

Generoa: Thrillerra

Antzezle nagusiak: Brad Pitt, Richard Jenkins, James Gandolfini, Ray Liotta eta Sam Shepard

Trailerra: http://peliculas.labutaca.net/cogans-trade

Prezioa: 4.40 euro

XXVI. Gorobel Ibilaldia

2012/11/04 06:00

Juan de Urrutia Plaza Amurrio

Aurten ere bi ibilaldi prestatu dituzte: bata 40 km ingurukoa, eta bestea, laburragoa, 30 kilometrokoa. Goizeko 7etatik aurrera abiatu ahal izango da herriko plazatik, eta 8ak arte. Egunean bertan, baina, ezin izango da izenik eman. Aurretik egin beharko da, Mendiko Lagunak-en egoitzan (astearte eta ostegunetan 19etatik 21etara) edo Internet bidez (mendikolagunak.blogspot.com).

Izena eman ahal izateko 4 euro ordaindu beharko dira, honako kontu-korronte hauetakoren batean, eta norberaren izen-abizenak adierazi:

 

Kutxabank: 2097 - 0258 - 91 - 0101040789

Caja Laboral: 3035 - 0089 - 12 - 0891003159

 

Irteeran, beraz, ibilaldiko txartela eskuratu ahal izateko, ordainagiria erakutsi beharko da.

Izotz-pista egongo da Gabonetan herriko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kirola  Amurrio

Izotz-pista egongo da Gabonetan herriko plazan

Udalak doako izotz-pista jarri du Juan Urrutia plazan. Gaur hasi eta abenduaren 30era arte egongo da irekita, ordutegi honetan: goizez, 11:00etatik 14:00etara; eta, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Pistak 200 m2-ko azalera du, eta 35 lagunentzako tokia, gehienez.

Pista ekologikoa da, izotz sintetikokoa, eta ez du energiarik xahutzen. Izotz sintetikoak izotz arruntaren ezaugarri berberak ditu —eta irristatzeko aukera bera ematen du— baina badu abantaila bat: ez duela arropa bustitzen.

“Boteretsuen interesak eta jende xumeenak ez dira soilik ezberdinak, kontrakoak baizik”

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Amurrio

“Boteretsuen interesak eta jende xumeenak ez dira soilik ezberdinak, kontrakoak baizik”

SABINO CUADRA LASARTE (Amurrio, 1949) abokatua, sindikalista eta politikaria da. 2011z geroztik Amaiurreko diputatua da Espainiako Kongresuan. Hurrengo ostiralean, irailak 20, sorterrira etorriko da aurten argitaratu duen Arrojado a los leones liburua aurkeztera. Hitzordua 18:30ean izango da Katekesi aretoan. Bisita horren harira, bada, elkarrizketa egin dio Aiaraldea Komunikazio Leihoak.