"Itsasoaren emazteak" dantza ikuskizuna egingo dute Amurrio Antzokian igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana 2015ko abe. 10a, 12:00

Euskal kostaldeko emakumeek mendeetan zehar egin duten lan isilari aitorpena ematea. Horra hor Itsasoaren emazteak ikuskizunaren helburua.

Oinkari dantza taldearen koreografiek lagunduta, arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen dituzte Hika Teatroa konpainiako aktoreek. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean, istorio bizi eta hunkigarriak partekatzeko.

Protagonisten hitzetan, “emakume haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin”.

Euskal kostaldeko emakumeek mendeetan zehar egin duten lan isilari aitorpena ematea. Horra hor Itsasoaren emazteak ikuskizunaren helburua.

Oinkari dantza taldearen koreografiek lagunduta, arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen dituzte Hika Teatroa konpainiako aktoreek. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore biltzen dira taula gainean, istorio bizi eta hunkigarriak partekatzeko.

Protagonisten hitzetan, “emakume haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin”.

Ikuskizuna 2013an estrenatu zuten, Tolosan, eta bi urte daramatzate Euskal Herriko antzokiak betetzen. Oraingoan, bada, Amurrioko Antzokira etorriko dira. Hitzordua hurrengo igandean da, abenduaren 13an, 20:00etan. Sarrera arruntek 10 euro balio dute, eta bazkideek, berriz, 8 eurotan eskuratu ahal izango dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide