Yogaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana 2015ko eka. 8a, 09:27

 

Ekainaren 21a Yogaren Nazioarteko Egun izendatu zuen iaz Nazio Batzuen Erakundeak.

Eguna Espainiar Estatuko hamaika tokitan ospatuko da eta Arabako ospakizuna, hain zuzen, Amurrion izango da.

Araban

Egunaren nondik norakoak antolatzeko, Aiaraldeko, Gasteizko eta Aguraingo yogazaleak aritu dira lankidetzan, eta "Yoga Harmoniarako eta Bakerako" lemapean, egitarau oparoa prestatu dute ekainaren 20 eta 21erako. Jarduera guztiak dohainik izango dira, eta jende guztiarentzat.

 

Ekainaren 21a Yogaren Nazioarteko Egun izendatu zuen iaz Nazio Batzuen Erakundeak.

Eguna Espainiar Estatuko hamaika tokitan ospatuko da eta Arabako ospakizuna, hain zuzen, Amurrion izango da.

Egunaren nondik norakoak antolatzeko, Aiaraldeko, Gasteizko eta Aguraingo yogazaleak aritu dira lankidetzan, eta "Yoga Harmoniarako eta Bakerako" lemapean, egitarau oparoa prestatu dute ekainaren 20 eta 21erako. Jarduera guztiak dohainik izango dira, eta jende guztiarentzat.

Antolatzaileen hitzetan, zera erakutsi nahi diete herritar guztiei: yogak onurak dituela gorputzean, adimenean eta ariman, eta osasunari, etikari, errespetuari eta garapen pertsonalari estuki lotuta dagoela.

Ekainaren 20an, bada, larunbatean, Bañueta kiroldegian egingo dituzte jarduera guztiak. Askotariko tailerrak eta hitzaldiak prestatu dituzte —umeei propio zuzendutakoak ere bai— eta yogaren hainbat alderdi eta diziplina ezagutzeko aukera emango dute. Programa goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da. Orduantxe hasiko da Adishakti-ren kontzertua. Bazkaria ere emango dute, 8 eurotan, eta bazkaldu ahal izateko ekainaren 17a baino lehen eman behar da izena Amurrioko Kultur Etxean edo emandalaom@gmail.com helbide elektronikoan.

Iganderako, berriz, praktika ireki bat antolatu dute herriko parkean. Meditazioak, asanak, mandalak eta bestelako gauzak egingo dituzte. Arduradunek adierazi dutenez, aukera ezin hobea da yoga sekula egin ez dutenentzat, diziplina hori bertatik bertara ezagutu ahal izango dute-eta.

Argibide gehiago nahi izanez gero, helbide elektroniko hau erabil dezakezue: mandalaom@gmail

Dena den, Facebook taldea ere sortu dute: "Nazioarteko Yoga Eguna Araban".

Albiste honi atxikita dituzue egitarau zehatzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide