Zabalik dago Berdintasunaren aldeko Herri Lasterketan apuntatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko aza. 23a, 07:42

Amurrioko Berdintasunaren aldeko bosgarren Miliak badu data: abenduaren 17a. Izen ematea azaroaren 3an zabaldu zuten, eta abenduak 16 arte egongo da parte hartzeko aukera www.sailkapenak.com atarian, 20:00ak baino lehen.
Aurreratu dutenez, Herri Lasterketa 16:15ean abiatuko da Juan Urrutia plazatik.

Amurrioko Berdintasunaren aldeko bosgarren Miliak badu data: abenduaren 17a. Izen ematea azaroaren 3an zabaldu zuten, eta abenduak 16 arte egongo da apuntatzeko aukera www.sailkapenak.com atarian, 20:00ak baino lehen.
Aurreratu dutenez, Herri Lasterketa 16:15etan abiatuko da Juan Urrutia plazatik.

Adin guztientzako proba
Luzeera eta adinaren arabera bereiztu dituzte ibilbideak. Proba herrikoiak 8 kilometroko zirkuitua izango du, gazteen mailakoak kilometro bat eta txikien kategoriakoak 500 metro.
Lasterketa herrikoian parte hartzeko 6 euro ordaindu beharko dira, eta gainontzeko kategorietan aritzeko euro bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide