Ermualdeko ondareari buruzko 3 liburu zozketatuko ditu Aiaraldea komunikabideak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko aza. 22a, 11:58

Astelehenetik salgai dago Ermualderen inguruan Udalak argitaratu duen liburua. "El Santuario de Nuestra Señora del Yermo a través de su patrimonio historicoartístico" da lanaren izenburua, eta Fernando Bartolomé eta Laura Calvo EHUko irakasleek idatzi dute. Liburuak Ermualdeko ondare historikoa biltzen du eta herriko bost liburu-dendetan dago salgai: Zuhaitzan, Arinen, Arantzarren, Gardeako Gizarte Etxean eta Aretako Kultur Etxean. Liburutegian eta Kultur Etxeko turismo bulegoan ere topa liteke. 

Hiru aleren zozketa

Aiaraldea Komunikabideak hiru ale zozketatuko ditu albistea Facebooken elkarbanatzen dutenen artean. Ez da hori izango, ordea, liburua eskuratzeko modu bakarra, webgunean iruzkina uzten dutenek ere izango baitute horretarako aukera. Ostirala bitarte egongo da parte hartzeko epea zabalik, 12:00ak arte, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide