Lokotx bilketako Euskadiko txapela jantzi du Zuriñe Frutosek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko aza. 21a, 08:30

Zuriñe Frutos artziniegarrak irabazi zuen Euskadiko Koxkor Biltze txapelketa. Elgoibarren izan zen azaroaren 12an lehia, eta aiaraldearra izan zen garaile. Haren atzetik sailkatu ziren Maika Ariztegi, Irune Azkue, Goizalde Aransolo eta Ainhoa Ortega, hurrenez hurren. 

Euskadiko txapelketan parte hartzen duen bigarren aldia da: "Iaz bigarren postua lortu nuen, azkeneko lokotxean huts egin eta Maika Ariztegi nafarra izan baitzen irabazlea. 13 urte daramatza irabazten, baina aurten Artizniegara doa txapela". 

Zuriñe Frutos artziniegarrak irabazi du Euskadiko Koxkor Biltze txapelketa. Elgoibarren izan zen larunbatean lehia, eta aiaraldearra izan zen garaile. Haren atzetik sailkatu ziren Maika Ariztegi, Irune Azkue, Goizalde Aransolo eta Ainhoa Ortega, hurrenez hurren. 

Frutosek adierazi duenez bigarrenj aldiz parte hartu du Euskadiko txapelketan: "Iaz bigarren postua lortu nuen, azkeneko lokotxean huts egin eta Maika Ariztegi nafarra izan baitzen irabazlea. 13 urte darama irabazten, baina aurten Artizniegara doa txapela". 

Eako mendi duatloian ere garaile

Igandean, aldiz, Eako mendi duatloian aritu zen Frutos. Lehen postua eskuratzeaz gain, Euskal Herriko mendi duatloien zirkuitua eskura du Artziniegarrak, sailkapen orokorrean aurreneko baitoa. Bi lasterketa falta dira denboraldia bukatzeko. Hilak 20an izango da hurrengoa Biriatun (Lapurdi), eta 26an Zegaman (Gipuzkoa) itxiko da zirkuitua. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide