Martxan da Udazkeneko Multimedia Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko aza. 19a, 09:47

Seigarren urtez abiatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak "Udazkeneko Multimedia Eskola". Aurtengo edizioak hiru proiektu barnebilduko ditu: ikastetxeetako kazetaritza tailerra, multimedia rallyak eta elkarteei zuzendutako multimedia jardunaldiak.

Ikastetxeentzako tailer eta rallyak

Seigarren urtez abiatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak "Udazkeneko Multimedia Eskola". Aurtengo edizioak hiru proiektu barnebilduko ditu: ikastetxeetako kazetaritza tailerra, multimedia rallyak eta elkarteei zuzendutako multimedia jardunaldiak.

Ikastetxeentzako tailer eta rallyak

Azaroaren hasieratik eskualdeko bost ikastetxeetan ari dira gauzatzen kazetaritza tailerra, sei taldetan. Horien artean daude Aretako Fabian Legorburu, Amurrioko Aresketa ikastola, Etxaurren ikastola eta Laudioko Lamuza heziguneak. Astero bi orduko saioen bidez, 180 dira euskarazko komunikazioa lantzen ari diren ikasleak. Talde bakoitzak hedabide bat sortu du, eta egiten dituzten kazeta lan guztiak aiaraldea.eus atariko "Komunitatearen plazan" egongo dira ikusgai. Abenduan bukatuko dute eskola, aldizkari baten sorkuntzarekin.

Bestalde, DBH4 eta Batxilergoko gazteei begira, multimedia rallyak eskainiko ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak Laudio Ikastolan, Laudio BHIn, Amurrioko Virgen Niña ikastetxean eta Zaraobe institutuan. Hala, goiz bakarrean gidoigintza, bideogintza, argazkigintza eta zuzenekoetan trebatuko dira eskualdeko 200 gazte inguru. Laburmetraien bidez, elkartearen izaera eta filosofiarekin bat egiten duten kulturartekotasun, parekidetasun eta euskarazko komunikazioarekin erlazionatutako idei eta gertaerak helaraziko zaizkie multimedia rallyetan gazteei, bideo-formatuan garatu ditzaten.

Elkarteentzako multimedia jardunaldiak

Horrez gain, kultur eta kirol elkarteentzako multimedia jardunaldiak egingo dira Amurrion, Arespalditzan eta Laudion. Saioak irekiak izango dira, eta 1.5 orduko iraupena izango dute. Tailerren bitartez egungo hainbat komunikazio tresna jorratuko dira, besteak beste, sare sozialak (facebook, twitter, instagram, flickr...), blogak, zein bestelako tresnak (WhatsApp, zuzeneko streamingak...). Gainera, Euskarazko komunikaziorako gidaliburu bat emango zaie partaideei. 

Arespalditzako saioa abenduaren 12an (astelehena) izango da, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Laudiokoa, berriz, abenduaren 14an (asteazkena) egingo dute, Kultur Etxeko Arraño aretoan. Amurriokoa izango da azken zita, abenduaren 15ean (osteguna), hain zuzen, Kultur Etxeko Saskigintza gelan. Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira. Udazkeneko Multimedia Eskolen jarraipen berezia egingo du Aiaraldea Komunikabideak.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide