aiaraldea.eus

Arnedilloko trialean 3. eta 4. sailkatu da Eneko Martinez

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola
Arnedilloko trialean 3. eta 4. sailkatu da Eneko Martinez

Aurreko asteburuan Arnedilloko trialean lehiatu zen Eneko Martinez murgarra. Espainiako Txapelketa Klasikoaren barnean kokatutako proba bi egunetan zehar jokatu zen. Larunbatean laugarren sailkatu zen, eta igandean hirugarren. 

20 guneko zirkuitua

Zirkuituak 20 gune zituen, eta egunero bost orduko trialari egin zion aurre Martinezek. Sare sozialetan azaldu duenez, jubenilen TR4 mailan 15 kilometroko eremua zeharkatu zuen: "Han egon denak badaki nahiko exijentea dela".

Iragan asteburua Arnedilloko trialean lehiatzen eman zuen Eneko Martinez murgarrak. Espainiako Txapelketa Klasikoaren barnean kokatutako proba bi egunetan zehar jokatu zen. Zirkuituak 20 gune zituen, eta egunero bost orduko trailari egin zion aurre Marteinezek. Sare sozialetan azaldu duenez, jubenilen TR4 mailan 15 kilometroko eremua zeharkatu zuen: "Han egon denak badaki nahiko exijentea dela". Larunbatean laugarren sailkatu zen, eta igandean hirugarren. "Oso pozik nago nire gas gas 50 c.c motor txikiarekin trial osoa egitea lortu nuelako". Era berean, eskerrak eman dizkio errioxar federazioari. Baita antolatzaileei ere: "Egun bakoitzerako 20 gune ezberdin atondu zituztenak ere zoriondu nahi ditut, seklako lana egin zuten eta. Hutsik egin ezin den trial bat da, oso ondo pasa nuen".

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa