"Tokiko ekoizleak bultzatzeko bitartekaririk gabe eskaini nahi ditugu produktuak"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko aza. 10a, 09:35

CARMELINA CALAVIAk (Laudio, 1955) “Laudion On Egin” elkartean hartzen du parte. Kontsumo talde bat osatzea dute helburu.

 

Zergatik “Laudion On Egin”?

Gure helburua kontsumitzaileei produktuak bitartekaririk gabe lortzeko aukera eskaintzea da, Laudioko ekoizleak bultzatzeko. Sortzen diren ekoizle gazteak lagunduko ditugu horrela. Horren atzean lurra maitatzea dago, eta ondorioz, zaintzea. Agroekologia baino gehiago da.

 

CARMELINA CALAVIAk (Laudio, 1955) “Laudion On Egin” taldean hartzen du parte. Kontsumo talde bat osatzea dute helburu.

 

Zergatik “Laudion On Egin”?

Gure helburua kontsumitzaileek produktuak bitartekaririk gabe lortzeko aukera eskaintzea da, Laudioko ekoizleak bultzatzeko. Sortzen diren ekoizle gazteak lagunduko ditugu horrela. Horren atzean lurra maitatzea dago, eta ondorioz, zaintzea. Agroekologia baino gehiago da.

 

Zenbat pertsona biltzen zarete taldean?

Ni urtarrilean batu nintzen, Josemi Atxak esanda. Astelehenetan 19:30ean elkartzen gara Kultur Etxean. 10 lagun inguru gaude taldean. Bere garaian kafe tertulia bat egin genuen, 30 pertsona batu ginen. Orain elkartzen garenak kontsumo taldea antolatzeko lanetan gabiltza. Momentuz ez gara eskaintzarekin hasi, eskaerak nola tramitatu pentsatzen ari gara.

 

Zer eskaintzeko asmoa duzue?

Laudioko ekoizleek saskiak saltzen dituzte. Guk bertako ekoizleen produktuak eskainiko ditugu saski handi edo txikietan, baina baita bakoitzak nahi duen kantitatean ere. Horrez gain, ahalik eta produktu gehien batzen saiatuko gara bitartekariak saihestuz: olioa, detergentea, arroza, arraultzak, ogia., gazta, pasta, lekaleak... Behi martxan ipinita beharrak aztertu eta horiei erantzuten saiatuko gara. Gure helburua geroz eta ekoizle gehiago lortzea da, gertukoak ez badira, hurbilenak. Ez dugu jendea saskia astero eskatzera behartu nahi, ahal dela sasoiko eta tokiko produktu agroekologikoak eskaini nahi ditugu. Orain tomateak luzatu nahi baditugu, ez dira hemengoak izango. Honen atzean beste helburu bat dago: jendearen kontzientzia.

 

Kontzientziatze lan handia dago egiteko, beraz?

Bai. Jaten dugunak milaka kilometro egiten ditu platerera heldu aurretik. Horrek ez du prezioan soilik eragiten, ingurumena ere kaltetzen du, asko kutsatzen baita. Guk garaikoa eta tokikoa bultzatu nahi dugu ahal den heinean.  Gaur egun produktua transformatuta dagoelako asko ordaintzen dugu. Irin ona, prezio on batean eros liteke; eta horrekin ogia edo pasta egin. Irinetik eratorritako pila bat gauza erosten ditugu, eta horrek prezioa bikoiztu edo hirukoizten du. Nire proposamena ontziratutako gauzak gero eta gutxiago kontsumitzea da, plastikoa, enbasea, tratamendua... ere ordaintzen dugulako horrelakoetan. Gure asmoa tailerrak, hitzaldiak... antolatuz irakastea da.

 

Nola funtzionatuko du zuen kontsumo taldeak?

Gure asmoa astero eskaintza elkartekideei pasatzea da, haiek eskaera egin eta adostutako egun batean produktuak jaso ditzaten. Horretarako toki bat beharko dugu.

 

Noizko aurreikusten duzue martxan jartzea?

Azaroan probaren bat egitea gustatuko litzaiguke hurbileko jendearekin. Kudeaketak erraza dirudi, baina denbora eta esperientzia behar da modu on batean egiteko. Ekoizleak eta kontsumitzaileak behar ditugu. Esaterako, bi ekoizle hurbildu zaizkigu. Elkartea lagungarria da haientzat, beste merkatu bat jartzen dielako eskura. Ea nola doan.

 

Zer egin beharko luke parte hartu nahi duenak?

Laudion Egin facebook orria eta laudionegin@gmail.com kontuetara mezua bidali behar da, edo gutako norbaitengana jo. Telefonoa edo izena emanda nahikoa da, gu jarriko gara haiekin harremanetan. Astelehenero 19:30ean Kultur etxean egoten gara, edonor hurbil liteke konpromisorik gabe galdetu edo informazioa jasotzera. Bazkide izan baino lehen 3 hilabeteko probaldia egiteko aukera eskainiko diogu jendeari, inor ez da egongo lotuta. Funtzionamendurako, baina, kuota bat jarriko dugu. Guk ez dugu dirurik irabazi nahi, baina kudeaketarako eta lokalaren argindarra ordaintzeko bada horren beharra. Ikastaroak, kafe tertuliak... ere egin nahi ditugu. Horregatik, urtero 30 euroko kuota jartzea planteatzen dugu, 2.5€ hilabetero. Diru hori erosketetan aurreztu egiten dena da, bitartekaririk gabea delako. Elkarteak ez dio bazkidea ez denari salduko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide