Angel Salas Larrazabali aitortzak ukatu eta otxandioarrei barkamena eskatu die udalak bonbardaketaren 80.urtemuga ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko uzt. 27a, 12:44

Idoia Aginako Urduñako alkateak, urduñarren izenean, barkamena eskatu zien otxandioarrei larunbatean Otxandion egindako ekitaldian.

Izan ere, Angel Salas Larrazabal urduñarrak agindu zuen duela 80 urte Otxandio bonbardatzea. "Orain 80 urte urduñar bat Otxandiora etorri zen, hegazkinez. Herriko umeek paperak edo gozokiak botako zituela uste zuten, baina bonbak bota zizkien. Nik baino hobeto dakizue historia hori, eta ondorioak ere bai", azaldu zien alkateak hunkituta bertaratutakoei.

Idoia Aginako Urduñako alkateak, urduñarren izenean, barkamena eskatu zien otxandioarrei larunbatean Otxandion egindako ekitaldian. Izan ere, Angel Salas Larrazabal urduñarra izan zen duela 80 urte Otxandio bonbardatzea agindu zuen jenerala. "Orain 80 urte urduñar bat Otxandiora etorri zen, hegazkinez. Herriko umeek paperak edo gozokiak botako zituela uste zuten, baina bonbak bota zizkien. Nik baino hobeto dakizue historia hori, eta ondorioak ere bai", azaldu zien alkateak hunkituta bertaratutakoei. Ildo beretik, sarraski hartan bizia galdu zuten pertsonei eta euren familiei "oroimen maitakorrena eta ohore zinezkoena" eskaini zizkien.

Diskurtso hunkigarria

Alabaina, oraingoan, "berri onak" zekartzala Urduñatik nabarmendu zuen Aginakok, udalbatzan EH Bilduk eta EAJk aho batez onartu baitzuen frankismo garaian Angel Salas Larrazabali eta beste hainbat frankistari hiriak eskainitako aitortza eta ohore guztiak baliogabetzea. Angel Salas Larrazabali, zehazki, "seme-kuttun" titulua kendu zioten, baita hiriak emandako "aginte makila" zein "urrezko domina" ere. "Sufrimendu itzela sortarazi zizuen pilotuari Urduñak eman zizkion ohore guztiak balio barik geratu direla esatera natorkizue".

Alkatearen iritziz, Urduñak ez zuen inolako ardurarik izan Otxandioko bonbardaketan, baina bai ohore horiek ematean: "Hori dela eta, Urduñaren izenean, barkamena eskatzen dizuet. Barkatu, mesedez, ohorerik mereezi izan ez zuen  urduñar baten izena goraipatzeagatik. Gure ustez, ohore bat izatetik urrun, lotsa gorria da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide