Abuztuaren 6an Urduñan bukatuko da ESAITen mendi ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko uzt. 7a, 10:15

Leitza eta Urduña lotuko ditu Euskal Selekzioaren aldeko mendi ibilaldiak. Uztailaren 30ean abiatuko da Nafarroatik eta abuztuaren 6an bukatuko da Urduñan. Helburua, euskal selekzioen aldeko aldarria egitea da. Ekimenari buruzko informazio guztia mendimartxa.eus webgunean dago zintzilikatuta.

Partaideen erritmoa aintzat hartuta zortzi egunez 7-8 ordu ibiliko dira batezbeste mendian. Etapak 8:00etan hasiko dira, eta 17:00ak aldera aurreikusi dute amaitzea.

Leitza eta Urduña lotuko ditu Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxak. Uztailaren 30ean abiatuko da Nafarroatik eta abuztuaren 6an bukatuko da Urduñan. Helburua, euskal selekzioen aldeko aldarria egitea da. Martxaren inguruko informazio guztia mendimartxa.eus webgunean dago zintzilikatuta.

Partaideen erritmoa aintzat hartuz zortzi egunez 7-8 ordu ibiliko dira bataz beste mendian. Etapak 8:00etan hasiko dira, eta 17:00ak aldera aurreikusi dute amaitzea. Gutxi gora behera 20-30 kilometro egingo dituzte egunero. Antolakuntzak lotarako gune estaliak, dutxa, gosaria eta fruta eskainiko ditu. Alabaina, afarirako aukera ere egongo da. Iraupen eta janari eskaintzaren arabera bi prezio egongo dira. Martxa osoa egiten dutenek 300€ ordaindu beharko dituzte (150€ afaririk gabe), eta zeharkaldi erdia gauzatzen dutenek 200€ (100€ afari gabe).

Murgiatik Urduñara

Azken etapa Murgiatik Urduñarakoa izango da. 8:00etan aterako dira Murgiatik eta edonork izango du parte hartzeko aukera. Horrez gain, eguerdian amaiera ekitaldia egingo dute, eta ondoren bazkaria eta festa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide