Larunbatean ospatuko dituzte "Kintoak"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko mar. 1a, 12:23

1998an jaiotako urduñarrek "Kintoen jaia" egingo dute larunbatean, hots, martxoaren 5ean. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Lehendabiziko ekintza 10:00etan izango da, Antzinako Ama elizan. Ondoren, 11:30ean umeentzako jolasak egingo dituzte, eta 13:30ean trikipoteoa. Iluntzean helduko diote berriro jaiari. Izan ere, 19:30ean batukadak girotuko ditu kaleak. Gauean, berriz, kontzertuak izango dira: Kultibo natibo, Itziarren Semeak eta Dj Ruba. 

Kintoen festa urtero antolatzen dute Urduñan. Aintzina soldaduskara joan behar zuten gazteak agurtzeko egiten zen jaia. Hala, 18 urte betetzen dituztenen ardurapean geratzen da antolaketa. Egitaraua finantzatzeko urtarrilaren amaieran etxez etxe ibili ziren eskean eta kantuan. Horrez gain, bigarren eskuko gauzen merkatua  ere egin zuten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide