"Topaleku" gizarte etxe berria zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko ots. 24a, 00:00

Urduñako udalak "Topaleku" izeneko gune berri bat jarri du martxan Alondegian. Helburua doako espazio fisiko estalia eskaintzea da, herritarrek aisialdiaz goza dezaten. Besteak beste, egunkari eta aldizkariak irakurtzeko gunea, jolastekoa eta harremantzekoa ere izango ditu. Udalak adierazi duenez, pertsonen arteko harremanak sustatzea da egitasmoaren helburua. 

Urduñako udalak "Topaleku" izeneko gune berri bat jarri du martxan Alondegian. Helburua doako espazio fisiko estalia eskaintzea da, herritarrek aisialdiaz goza dezaten. Besteak beste, egunkari eta aldizkariak irakurtzeko gunea, jolastekoa eta harremantzekoa ere izango ditu. Udalak adierazi duenez, pertsonen arteko harremanak sustatzea da egitasmoaren helburua. 

Topalekua astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Bertan, eguneko egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko aukeraz gain atsedena hartzeko beta ere izango dute herritarrek. Adin ezberdinetako jendea biltzeko haurrentzako hiru mahai, lau sofa, koltxoidun jolas eremua eta trona bat ipini dute. Gainera, mikrouhin labea ere egongo da janaria berotu ahal izateko. Txikienei pixoihalak aldatzeko komunak ere egokitu dituzte. Erabiltzaileek ez dute izenik eman beharko. 

Eraikina kontrolatzeko atezain bat egongo da datozen sei hilabetetan. Hala, Alondegia erabiltzeko eskaera udal bulegoan edo eraikinean bertan egin ahalko da hemendik aurrera arratsaldez. Ekainean baloratuko dute gunearen erabilera ikasturte berriari begira zerbitzuen areagotzea aztertzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide