aiaraldea.eus

500 urte beteko ditu aurten Larruazabalgo Batzarrak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Larruazabalgo Batzarreko araudiak 500 urtemuga beteko du aurten. Urteurrena ospatzen duten aurreneko aldia da, Jose Ignacio Salazar historialaren hitzetan.

Prestaketei heltzeko lan talde bat osatu dute udalarekin, maiatzean zehar hiru ekitaldi antolatzeko. Horien artean daude jardunaldi historikoak, liburu baten argitalpena eta batzarrak egiten ziren tokian Gernikako zuhaitzaren kimu landaketa.

Larruazabalgo Batzarreko araudiak 500 urtemuga beteko du aurten. Urteurrena ospatzen duten aurreneko aldia da, Jose Ignacio Salazar historialaren hitzetan.

Prestaketei heltzeko lan talde bat osatu dute udalarekin, maiatzean zehar hiru ekitaldi antolatzeko. Horien artean daude jardunaldi historikoak, liburu baten argitalpena eta batzarrak egiten ziren tokian Gernikako zuhaitzaren kimu landaketa.

Izan ere, 1516ko maiatzaren 4ean onartu zen Larruazabalgo Batzarra arautzen duen testu juridikoa. "Belandia eta inguruko herrietako dokumenturik zaharrena, baina, XIII.mendekoa da. Batzarra haritz baten ondoan egiten zen", erantsi du adituak.

Larruazabal, Bizkaiko administrazio batzarrak

Lau kontzejuk -Bizkaiko bakarrek- osatzen dute Larruazabal: Lendoñogoitik, Lendoñobeitik, Mendeikak eta Belandiak. "Erakunde honek bertako ondasunak, eskubideak, ohiturak... defendatzen zituen (eta ditu) bestelako instituzioen aurrean, Urduñako udala barne". Elkarrizketa osoa ikusgai dago Urduñako udalak argitaratzen duen Zikoina aldizkarian.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Felix Mugurutza Erantzuna | #1

Ederra lekua, ederra ekimena...

Hala ere, zerbait dago ilun emandako informazioan, Larruazabalgo herri-batzarraren existentzia zaharragoa delako: nik dakidala, duela 532 urte dokumentatzen dugu estreinakoz (1484. urtean) eta ordurako "ohitura zaharra" zen. Beraz, ez dugu bere "jaiotza-urtea" ezagutzen.

Ospatuko dena, bere ordenantzen erredakzioa da, hau da, ohitura zaharragoa zena idatziz jasotzearen aktoa, ez batzarra bera.



Luzea eta gaztelania zaharrekoa bada ere, aurreneko aipu dokumentala argitaratzea eskatzen dizuet, duen interesagatik:



"...el dicho sennor [...] alcalde en la dicha çiudad de Hordunna, a beinte dias del mes de setiembre, anno del nasçimiento de nuestro salbador Jesucristo de mill e quatroçientos e ochenta e quatro annos, en presençia de mi [...] que se lo noteficase a las dichas aldeas de la dicha çiudad en la junta de Larruaçabal en donde acostumbran de açer su junta general.

[...] E despues desto, en la junta de Larruaçabal, que es entre Lendonno y Belandia, a veynte y vn dias del dicho mes de setiembre, mes y anno susodicho, estando ende la junta e beçinos de las dichas aldeas e la mayor parte de ellos a su junta, segun que lo an de costumbre de se ajuntar a sus causas e negoçios..."

Paregabea, bestetik, toponimoa bera: (euskara) Larrúazabal > Larrúzabal > (gaztelania) La Rúzabal > Rúzabal > Ruzábal.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa