Konpostaje komunitarioa, ur horniketa eta Lendoñobeitiko dorrea erabakigai

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2015ko abe. 24a, 16:13

Atzo egin zen abenduko udalbatza Urduñako udaletxean. Besteak beste, konpostaje komunitarioa, frontoia alokatzeko aukera, ur horniketak eta Lendoñobeitiko dorrearen mantenua izan zituzten hizpide. Alkatea gaixo zegoenez Itziar Biguri Ugartek hartu zuen presidentetza.

Hala, Gorbeo eta Antzina auzoko ur horniketa hobetzeko proiektuaren lehen fasea onartu zuten. Udaleko webgunean argitaratuko da proiektua.

Atzo egin zen abenduko udalbatza Urduñako udaletxean. Besteak beste, konpostaje komunitarioa, frontoia alokatzeko aukera, ur horniketak eta Lendoñobeitiko dorrearen mantenua izan zituzten hizpide. Alkatea gaixo zegoenez Itziar Biguri Ugartek hartu zuen presidentetza.

Hala, Gorbeo eta Antzina auzoko ur horniketa hobetzeko proiektuaren lehen fasea onartu zen. Udaleko webgunean argitaratuko da proiektua. Frontoiko alokairuari dagokionean, Eriz Perez zinegotziak azaldu zuen lehen pelotazale elkarteko kideek soilik zutela aparteko tarifa. Araudi moldaketaren bidez, erroldatuak eta gainontzekoak izango dira tarifak bereizteko ezaugarriak. Alabaina, moldaketak batzorde informatibotik pasa beharko dira, EAJk udalbatzan egindako ekarpenak aintzat hartzeko.

Auzo konpostajeari dagokionez, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra luzatu zuten udalaren eta hainbat herritarren arteko akordioa. Hain zuzen ere, Trasantiagoko zelaian jarri dute konpostera, eta adierazi zutenez, geroz eta eskaera gheiago ari dira jasotzen berau erabiltzeko. Luzapena EH Bilduren aldeko bozekin onartu zen, EAJk abstentzioa bozkatu baizuen.

Bestalde, Lendoñobeitiko errota dorrearen mantenuak Urduñako udalaren gain jarraituko du. Hala ebatzi zuten udaletxean ordezkaritza duten bi alderdien aldeko bozek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide