aiaraldea.eus

Ikastetxeetako rallyekin bukatuko dira Udazkeneko multimedia eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya
Ikastetxeetako rallyekin bukatuko dira Udazkeneko multimedia eskolak

Azken txanpan daude Udazkeneko Multimedia Eskolak. Datorren astean eskualdeko hiru ikastetxeetan egingo diren multimedia rallyekin emango zaio amaiera aurtengo edizioari.

Ostegun arratsaldean eskualdeko 13 musika taldetako ordezkariak elkartu ziren Amurrioko AEKn "Multimedia plataformak eta musika" solasaldian. Laudion, berriz, "berTXIOsaio musikatua" egin zuten pintxopote eremu eta ordua baliatuta eta 100 lagun inguru elkartu ziren Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Ander Solozabalen bertsoak entzuten. Kanturako gaiak twitter sare sozialaren bidez jarri zituzten erabiltzaileek.

Azken txanpan daude Udazkeneko Multimedia Eskolak. Datorren astean eskualdeko hiru ikastetxeetan egingo diren multimedia rallyekin emango zaio amaiera aurtengo edizioari. Ostegun arratsaldean eskualdeko 13 musika taldetako ordezkariak elkartu ziren Amurrioko AEKn "Multimedia plataformak eta musika" solasaldian. Laudion, berriz, "berTXIOsaio musikatua" egin zuten pintxopote eremu eta ordua baliatuta eta 100 lagun inguru elkartu ziren Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Ander Solozabalen bertsoak entzuten. Kanturako gaiak twitter sare sozialaren bidez jarri zituzten erabiltzaileek. Atzo, aldiz, tailerren txanda izan zen. Nola Amurrion hala Laudion multimediak eskaintzen dituen tresna ezberdinekin trebatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Drone helikoptero bidezko aire grabazioen tailerrean, esaterako, Juanma Axpe arrasatearrak bere kasa sortutako makina ikusi eta probatzeko aukera izan zuten.

4 ikastetxeetan multimedia rallyak

Aurreko edizioetan bezala DBH3-4 mailako gazteekin multimedia rallyak egingo dira datozen egunetan. Amurrioko Aresketa ikastolan egin zuten lehen saioa ostiralean. Bertan, hiru orduren bueltan zinemagintza, bideogintza, argazkigintza eta zuzeneko emisioak landu zituzten. Lehendabizi gidoigintzan jardun zuten, ondoren laburmetraiaren grabaketan eta edizioan, eta azkenik argazki bidez komiki tirak egiten. Saioaren emaitza ikusterakoan, ordea, streaming bidezko emisioa nola egiten den ikasteko aukera izan zuten ikasleek. Asteartean Laudio Ikastolakoen txanda izango da, ostegunean Zaraobe Institukoena eta ostiralean Virgen Niña ikastetxekoena. Laburmetrai eta lan guztiak Komunitatearen Plazan egongo dira ikusgai.

 

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa