Udazkeneko Multimedia Eskolak antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak, hirugarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2012ko aza. 13a, 09:53

Aiaraldea Komunikazio Leihoak Udazkeneko multimedia eskolak aurkeztu ditu. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Formakuntza saioak abendua bitarte gauzatuko dira eskualdeko herri ezberdinetan. Zehazki, hiru ikastaro eta bost hitzaldi-tailer antolatu dituzte. Ikastaroek 12 ordutako iraupena izango dute. Eskola eguna zein ordua interesa duten herritarren artean adostuko da. Nola izena emateko hala jarraipena egiteko ume.aiaraldea.com orria jarri dute martxan.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak Udazkeneko multimedia eskolak aurkeztu ditu. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta abendua bitarte eskualdeko herri ezberdinetan gauzatuko da. Zehazki, hiru ikastaro eta bost hitzaldi-tailer antolatu dituzte. Ikastaroek 12 ordutako iraupena izango dute eta interesa duten herritarren artean adostuko da eskola eguna zein ordua. Jarraipena egiteko ume.aiaraldea.com bloga jarri dute martxan.

Sakeleko kazetaritza, bideogintza eta irratigintza izango dira aurtengo ikastaro luzeak. Hitzaldiak, aldiz, "Irudi eta lengoaia sexistak", "fotokazetaritza", "crossmedia eta transmedia", "sozialmedia" eta "internet telebista".

"Komunikatzeko mila era daude. Begirada bat, testu bat, argazki bat, hitza... Bada, aurtengo udazkeneko multimedia eskoletan multimediari begirada berri bat eskaintzera gatoz. Hirugarrenez, euskarazko komunikazioa sustatzea helburu duten eskolak antolatu ditugu", diote.

Ikastetxeetan multimedia rallyak

Bestalde, eskualdeko bost ikastetxeetan multimedia rallyak egiteko asmoa iragarri dute. Helburua, gazteak euskarara eta ikus-entzunezkoen mundura erakartzea da. Horretarako, hiru ordutako saioak eskainiko dituzte Amurrio zein Laudioko hezigune ezberdinetan. Besteak beste, bideogintza, argazkigintza, blogak eta sare sozialak landuko dituzte. "Hiru ordutan laburmetrai bat grabatu, timeleapse teknika ikasi... egingo dute", zehaztu dute.

Larunbatean emango zaio hasiera udazkeneko multimedia eskolari Itxaso Fernandezek Laudioko udaleko erabilera anitzeko gelan gidatuko duen "Irudi eta lengoaia sexistak" hitzaldi-tailerrarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide